Idiazabal ketuzko moussea eta menbrillo crumblea

Prestaketa: 2,5 ordu

Anoa kopurua: 4

Egilea:
Bilbao Ostalaritza Goi Eskola
Categories: , Tags: , ,

Description

Osagaiak

Gazta-mussea
500 ml Esne-gaina
200 g Baztertu dituzun Idiazabal ketuzko gazta zatiak
200 g Azukrea
Menbrillo crumblea
50 g Menbrilloa
50 g Gurina giro tenperaturan
50 g Arbendol-irina
50 g  Irina

g: gramo; ml: mililitro

Prestaketa

Gaztazko mussea:  

– Irakin esne-gaina Idiazabal zatiekin eta azukrearekin. Infusionatu bi orduz eta utzi hozten.

– Guztiz hotz dagoenean, iragazi eta harrotu kontu handiz, hagaxka baten laguntzaz.

Menbrillo crumblea:

– Nahastu osagai guztiak, izpitu osagai guztiak laberako erretilu batean eta egin labean, 20 minutuz, 150 ºC-tan.

– Nahastu eta hautsi zatiak 3-4 minututik behin.

Aurkezpena

– Jarri moussea ontzi sakon baten hondoan eta estali crumblearekin.

You don't have permission to register