Description
Osagaiak
| Garbantzu-hanburgesak | |
| 200 g | Garbantzu egosiak |
| 100 g | Tipula |
| 50 g | Piper gorria |
| 1 ud | Sagarra |
| 30 g | Arbendola |
| b/b | Irina eta arrautza |
| b/b | Gatza, piperbeltza, kurkuma eta intxaur muskatua |
| b/b | Frijitzeko oliba-olioa |
| Hornigaia | |
| 1 unit. | Entsalada-tomatea |
| b/b | Gatza eta oliba-olio birjina |
| Jogur saltsa |
|
| 1 unit. | Jogur naturala |
| 1 unit. | Limoia |
| 1 p.k. | Perrexil xehetua |
| b/b | Gatz |
g: gramo; unit.: unitate; p.k.: postre koilarakada; b/b: behar bezain beste
Prestaketa
Garbantzu-hanburgesak:
– Bigundu brunoise erara moztutako tipula eta piper gorria.
– Gehitu sagarra kubo txikietan eta almendra xehatuak, eta sueztitu.
– Ondu gatza, piperbeltz, kurkuma eta intxaur muskatuarekin.
– Txikitu garbantzuak pasta lodia osatu arte.
– Nahasi barazkiak garbantzuekin, eta eman hanburgesa-forma.
– Pasa hanburgesak irinarekin eta arrautza irabiatuarekin.
– Berotu olioa eta frijitu hanburgesak, minutu batzuk alde bakoitzetik. Xukatu sukaldeko paperean, olioa xurgatzeko
Jogur saltsa:
– Prestatu jogurt-saltsa osagai guztiak nahasiz.
Aurkezpena
– Ipini hanburgesa plateraren alde batean eta ilargi-erditan moztutako tomate ondua bestean.
– Ondoan, ipini jogurt-saltsa.





