2023ko azaroaren 21etik abenduaren 10era, eta Gabonetan, elikagaiak alferrik galtzearen aurkako sentsibilizazio-kanpaina berrargitaratu zen, “Janaria Ez Da Botatzen” leloarekin. Edizio hortan, elikagaien banaketa- eta jatetxe-sektoreetarako berariazko sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzetan jarri zen arreta, eta euskal herritarrei ere zabalduko genien, gizartearen konplizitatea beharrezkoa baita sektore horietan elikagaiak alferrik galtzea murrizteko.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak abian jarritako Basque Green Deal – Euskadiko Itun Berdea ekimenaren barruan kokatzen da kanpaina hau.
Hiritarrei zuzendua
Hiru astez mezuak eta gomendioak zabalduko ziren sare sozialen bidez eta hiru hiriburuetako markesinetan eta hiri-altzarietan. 2023 ediziorako, kanpainan parte hartzen duten sektoreetako profesionalen laguntza izan genuen.
Etxetik kanpo kontsumitzean edo elikagaiak erostean elikagaiak alferrik galtzea murrizten lagundu nahi duzu? Bete jarraian proposatzen dizkizugun aholkuak:
Elikagaien merkaturatzeko eta ostalaritzako profesionalentzat
Euskadiko txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetako elkarte profesional nagusiekin lankidetzan, Elika Fundazioak sortutako ostalaritzari zuzendutako webgunea zabalduko zen, bereziki elikagaien merkataritzako eta ostalaritzako eta jatetxeetako profesionalentzat.