%30 ostalaritzan ematen den xahuketaren parte hartu ekiditeko PLATEREKO SOBERAKINAK DIRA

JARRAITU AHOLKU HAUEI KANPOAN BAZKALTZERA BAZOAZ Errazioak eskatzen badituzu, motz egon, eta goseak geratzen bazara, gehiago eskatu. Galdetu menu-erdi, eguneko plater eta haurrentzako menuei buruz. Eskatu errazioak doitzeko.  HALA ERE JANARIA SOBERAN BADUZU PLATEREAN  Eskatu eramateko ontziratzeko.
Hobe da beti errazio gutxiago eskatzea eta, gosez geratzen bazara, errepikatzea. Ohikoa da, halaber, errazio erdiak aurkitzea kartetan; beraz, errazioen tamainaz galdetu zerbitzariari, aukeratzeko orduan gida zaitzan.  JAN BEHAR DUZUNA BAKARRIK ESKATU  Gero eta jatetxe gehiagok dituzte menu erdiak, eguneko platerak eta haurrentzako menuak. Horrela, eskatzen duzun janari kantitatea kontsumituko duzunera egokitu ahal izango duzu. Eguneko platerak aukera iraunkorragoak izaten dira, normalean sasoiko produktuak erabiltzen dituztelako.
Beste aukera bat zerbitzariei errazioen tamaina zure ustez jango duzunera egokitzeko eskatzea da. Jatetxe batzuek errazioen tamaina murrizteko aukera eskaintzen dizute eta gosez geratuz gero gehiago eskatzeko aukera ere bai.
Gogoan izan etxera ahalik eta lasterren eramatea eta hozkailuan gordetzea. Beraz, ez eduki denbora luzez autoan, batez ere udan. Kontuan izan elikagaia ostalaritza-establezimendutik ateratzen denetik zu zarela elikagai hori kontsumitzeko baldintza egokietan mantentzearen erantzulea. Lehenbailehen kontsumitu, zaborretara iritsi ez dadin.  AUKERATU ONDO NON JAN  Informatu erabiltzen dituzten produktuei buruz, eta nola lantzen dituzten. Pertsonok erabakitzen dugu zer kontsumo mota eskaintzen digun merkatuak, eta, beraz, zure aukera garrantzitsua da aldaketa bat bultzatzeko. Egiten dituzten produktuekin arduratsuagoa den jatetxe-mota bat aukeratzen baduzu, zure aletxoa jartzen duzu horrelako negozio iraunkorragoek ugaltzeko aukera izan dezaten.
1/2 Ración Erosketak egiteko aholkuak

Kontaktua · Lege oharra eta cookieak Weborri hontako dokumentu eta materiale guztiak ELIKA Fundazioarenak dira, eta hauen erreprodukzioa ondorengo lizentziaren pean dago araututa: CC BY-NC-SA 4.0
You don't have permission to register