Abenduaren 12tik 22ra bitartean, Gabonak gertu daudela, Euskadiko gizarteari zuzendutako elikagaien xahuketaren aurkako sentsibilizazio-kanpaina errepikatuko dugu, “Janaria ez da botatzen” lelopean.

Bi astez hedatuko dira mezu eta gomendioak, irratiko iragarkien, sare sozialen eta Euskadiko hiru hiriburuetako markesina eta hiri-altzarietako mezuen bidez. Aurtengo edizioan, arazoaren dimentsioa irudikatzeko, diagnostikotik ateratako datuak erabiliko dira. Diagnostikoa Eusko Jaurlaritzak argitaratu zuen uztailean, Elika Fundazioarekin lankidetzan, eta bertan Euskadiko elikakate osoko elikagaien xahuketaren kopuruak eta kausak jasotzen dira.

Javier Rivero Tolosako AMA jatetxeko sukaldariarekin (duela gutxi 50 Next zerrendan sartu zuten, munduko gastronomiako promesa nagusietako gisa) elikagaien xahuketa prebenitzeko gomendioak hedatuko dira, adibidez sukaldea ondo antolatu edo aprobetxatzeko errezeten bidez.

Kanpaina Basque Green Deal – Euskadiko Itun Berdea ekimenaren barruan sartzen da: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak abiarazi zuen.

Jarraian, eskuragarri daude kanpainaren material guztiak:

Bideoak 2022 - Javi Rivero

Piezak - 2022

Irrati piezak 2022 - Javi Rivero

You don't have permission to register