

eta parte hartu!

Elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko plataforma




- Euskadiko administrazioei aholkularitza eta laguntza ematea elikagaien xahuketan jarraitu behar diren politiken inguruan.
- Eragile garrantzitsu moduan jardutea gizartearen eta inplikatutako erakundeen sentsibilizaziorako, elikagaien xahuketaren eraginaren inguruan kontzientzia pizte aldera.
- Ekintza Planaren prestaketan parte hartzea, baita egokitzat jotzen diren ekimenen ezarpenean ere.
ELIKAGAIEN XAHUKETAREN AURKAKO EUSKADIKO PLATAFORMAN PARTE HARTU NAHI DUZU?
sinatu MANIFESTUA: ESAN EZETZ ELIKAGAIEN XAHUKETARI. Hartara, bete inprimaki hau:
ZERGATIK ATXIKI?
Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma elikagaien xahuketaren aurkako ahaleginak bildu eta konpromisoa hartu nahi duten erakunde eta pertsona partikularren sarea da.
ZER ESKEINTZEN DUGU?
Partikularrei informazioa eta tresnak eskainiko zaizkie elikagaien xahuketaren aurkako euren konpromisoa gara eta aktiba dezaten.
Erakundeek elikagaien xahuketaren aurka diharduen sare batean hartuko dute parte (ikusi adierazpena) eta modu aktiboan arituko dira, preskriptore gisa, Plataformak sustatzen dituen kanpainetan.