2025 KANPAINA BERRIA KOLEKTIBITATEAK Jantoki kolektiboen erabiltzaileei eta kolektibitateetako langileei zuzendua.  Informazio gehiago

2025 urtean, Euskadiko jantoki kolektiboen sektorea (ikastetxe, erakunde, ospitale eta egoitzetako jantokiak, enpresatako kantinak eta abar) da elikakatearen katebegi hautatua, zeinetan azpimarratuko den zein garrantzitsua den kontzientzia hartzea elikagaien galera eta xahuketa murrizteko. Kanpaina hori inplikatutako enpresetako langileei zein jantokien erabiltzaileen zuzenduta dago.

Kanpainak lurraldean diharduten jatetxe kolektiboen sektoreko enpresa nagusien konpromisoa eta lankidetza jaso du: AUSOLAN, GASCA TALDEA – GASTRONOMÍA CANTÁBRICA, EUREST, SERUNION-AIBAK, GB CORPORACIÓN-GASTRONOMÍA BASKA, MEDITARRÁNEA TALDEA, TAMAR, ASKORA eta SODEXO. Era berean, nabarmendu behar da enpresa horiek zerbitzatzen dituzten korporazioak kanpainari atxiki direla eta harekiko inplikazioa erakutsi dutela.

Iraupena eta edukia

Kanpaina 2025eko maiatzean abiaraziko da, eta urte amaierara arte iraungo duela aurreikusten da. Azpimarratzekoa da elikagaien xahuketaren aurkako sentsibilizazio-kanpainaren berredizio honen leloa “Janaria ez da botatzen” dela. Jantoki kolektiboetan, kanpainaren gaiarekin lotutako esaldiak izango dituzten zenbait euskarri bisual (posterrak, kuboak, table tent direlakoak, ur-pitxarrak, etab.) ikusi ahal izango dira. Halaber, dekalogoak banatuko dira. Dekalogo horiek establezimendu horietako erabiltzaileei elikagai-jatorriko hondakinen murrizketan parte hartzeko jarraibideak bilduko dituzte.

Horrez gain, mezu eta gomendioak hedatuko dira sare sozialen bidez, eta www.zerodespilfarro.elika.eus webgunean aholkuak emango zaizkie herritarrei, elikagaiak erosteko eta etxe barruan zein kanpoan kontsumitzeko ohiturei buruz.

Bestalde, urtearen bigarren seihilekoan, zenbait neurri landuko dira inplikatutako sektoreekin, beraien prozesuetan txerta ditzaten, orain baztertu egiten den elikagai-soberakina prebenitu eta murrizteko.

Elikagaien xahuketa murrizteko, zer egin dezaket nik?

Ondorengo 9 iradokizun hauekin elikagaien xahuketa murrizten lagunduko duzu.

Jantoki kolektiboetako eta eskola-jantokietako erabiltzaileei zuzendutako materialak

Kolektibitateetako langileei zuzendutako materialak

Kanpaina Sare Sozialetan zabaltzeko materialak

Kontaktua Lege oharra eta cookieak Weborri hontako dokumentu eta materiale guztiak ELIKA Fundazioarenak dira, eta hauen erreprodukzioa ondorengo lizentziaren pean dago araututa: CC BY-NC-SA 4.0 ·
You don't have permission to register