Lege oharra eta pribatasun politika

1. Helburua eta onespena

Dokumentu honen bidez, www.zerodespilfarro.elika.eus web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak arautu nahi ditugu.

www.zerodespilfarro.elika.eus web guneko edukia edota zerbitzuak erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Erabilera-Baldintza orokorretan aipatzen diren lege-ohar guzti-guztiak, inolako salbuespenik egin gabe. Eta baldintza horiek aldatu egin ahal dira.

Legeekin bat etorrita, asmo onez, eta ordena publikoarekin, trafiko-erabilerekin eta hemen aipatuko ditugun erabilera-baldintzekin ados egonda, web gunea era egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du erabiltzaileak. Obligazioak bete ezik, eta kalte-galerak sortuz gero, erabiltzaileak erantzun egin behar izango du www.zerodespilfarro.elika.eus web gunearen aurrean, bai eta hirugarrenen aurrean ere.

2. Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

Web gunean edonon sar daiteke, eta berorren zerbitzuak doakoak izango dira. Hala ere, www.zerodespilfarro.elika.eus web gunetik mugatu ahal izango dugu hainbat zerbitzu erabiltzea, horretarako galdetegi zehatz bat betetzen ez bada. Galdetegi hori betetzean, erabiltzaileak ziurtatu egin beharko du erakundeari eskainiko dizkion datuak benetakoak izango direla eta eguneratuta egongo direla. Halaber, erabiltzaileak erantzukizun osoa izango du bertan adierazten duena faltsua edo gezurra balitz.

Era berean, edukiak eta zerbitzuak ondo erabiliko dituen konpromisoa hartuko du erabiltzaileak. Horrekin batera, debekatuta egon edo legez kanpokoak izan daitezkeen ekintzetan parte hartuko ez duelako konpromisoa ere hartuko du; hau da, ziurtatu beharko du www.zerodespilfarro.elika.eus web gunearen, www.zerodespilfarro.elika.eus web gunean parte hartzen duten administrazio publikoen edo hirugarrenen eskubideak ez dituela urratuko horrelako ekintzekin.

Bereziki eta ekintzak aipatzearren (ez mugatzearren) hurrengo ekintzetan parte ez hartzeko konpromisoa hartuko du erabiltzaileak:

a) Web gunearen, web gunean parte hartzen duten administrazio publikoen edo hirugarrenen dokumentu elektronikoak hondatzea, aldatzea, gauzaeztantzea edo kaltetzea.

b) Baliabide informatikoez baliaturik, beste erabiltzaile batzuk web gunean sar daitezela edo zerbitzuak erabil ditzatela oztopatzea; zehatzago esanda, www.zerodespilfarro.elika.eus web guneak eskaintzen dituen zerbitzuak oztopatzea. Halaber, sistema horiek hondatu, eten edo bertan akatsak sortu ahal dituzten ekintzak debekatuta egongo dira.

c) Posta elektronikoaren bidezko mezuak edo SMSak masiboki bidaltzea; edo hartzailearen baimenik gabe, merkataritza zein publizitate helburuak dituzten mezuak erabiltzea.

d) Beste erabiltzaile batzuen mezu elektronikoak geldiarazten, irakurtzen, ezabatzen, kopiatzen edo eraldatzen saiatzea.

e) Sistema erabiltzea www.zerodespilfarro.elika.eus web gunearen, administrazio publikoen edo hirugarrenen sistema informatikoetako gune debekatuetan sartzeko asmoz edota informazioa lortzeko asmoz.

f) Sisteman, erabiltzaile baten pribilegio-maila areagotzen saiatzea.

g) Edozein bitarteko erabilita ere, programak, birusak, makroak, appletsak, controls ActiveXak sartzea edo www.zerodespilfarro.elika.eus web gunearen, beste erabiltzaile batzuen, administrazio publikoen edo hirugarrenen sistema informatikoak kaltetu ahal dituzten beste edozein gailu logiko edo karakter-sekuentzia sartzea.

h) Erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo hirugarrenen identitatea ordezkatzea.

i) Web gunearen edo berorren zerbitzuen bidez, delituzko edo difamaziozko ekintzak, ekintza lizunak, iraingarriak edo, oro har, legearen zein moralaren kontrako ekintzak aurrera eramatea edo sustatzea.

j) Web gunearen edo berorren zerbitzuak erabilita edo beste moduren batez baliaturik, ekintza edo ideia baztertzaileak aurrera eramatea edo sustatzea arraza, sexu, ideologia, erlijio edo sinismen arrazoiak direla medio.

k) Delituzko, biolentziazko, pornografiazko, iraingarriak izan daitezkeen, edo, oro har, legearen zein moralaren kontrako produktuak, elementuak, mezuak edo zerbitzuak sarean sartzea, edonoren esku jartzea edo erabiltzea baimentzea.

l) www.zerodespilfarro.elika.eus web gunearen, administrazio publikoen edo hirugarrenen industria jabetzaren eskubideak edo jabetza intelektualaren eskubideak urratzea.

m) Hirugarrenen informazio-konfidentzialtasuna edo enpresa-sekretuak ez errespetatzea.

n) Legean jasota dauden oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoa ez errespetatzea.

Web gunearen eduki guztiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, diseinu grafikoa, iturburuak, markak, merkataritzako izenak edo edozein bereizgarri) jabetza intelektualaren eskubideak babestuta egongo dira. Beraz, erabiltzaileak eskubide horiek izango ditu, betiere web gunea era egokian erabiltzeko badira, beste ezertarako ez, ordea.

Hau da, web gunean sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi ahal izango dituzte, eta, nahi izanez gero, baimendutako kopiak egin ahal izango dituzte; baina betiere kopiatutakoa hirugarren bati ematen ez dioten bitartean, edo sareei konektaturik dauden zerbitzarietan instalatzen ez badituzte, edo inolako etekinik lortzeko erabiltzen ez badituzte.

Ustiapen-eskubideen jabeak baimendu ezik, ezin izango da bertan dagoen edukirik banatu, aldatu, eman edo publikoki jakinarazi, ez eta beste edozein ekintza aurrera eraman ere.

Web gunean hiperesteka bat jartzeak ez du esan nahi www.zerodespilfarro.elika.eus web gunearen eta estekaren jabearen artean inolako harremanik dagoenik. Era berean, ez du esan nahi www.zerodespilfarro.elika.eus web guneak ezarri, onartu edo baimendu egiten dituenik web gune horretan agertzen diren eduki edo zerbitzuak. Hiperesteka jarri nahi duten pertsonek ziur egon beharko dute erabiltzaileak web gunearen hasiera-orrian (home-page) baino ezin izango direla sartu. Era berean, pertsona horiek ezin izango dute adierazpen faltsurik, okerrik edo akastunik egin marken, merkataritzako izenen eta bereizgarrien gainean; eta ezin izango dute legez kontrako, ohitura egokien eta ordena publikoaren kontrako edukirik bertan jaso.

3. Kanpo gelditzen diren berme eta erantzukizunak

Web gune honetako edukiek izaera orokorra dute, eta informazioa eskaintzea dute helburu. Ondorioz, ezin izango dugu ziurtatu zerbitzu guztiak erabiltzea posible izango dela, ez eta zerbitzu horiek guztiz zehatzak, zuzenak, legezkoak edo eguneratuak izango direla ere. Era berean, ezin izango dugu ziurtatu edukiok egokiak izango direla edo helburu zehatz baterako erabili ahal izango direla. Ordenamendu juridikoak baimendu ahal duen esparruraino, www.zerodespilfarro.elika.eus web guneak ez du inolako erantzunik izango hurrengo kalte-galeren aurrean:

a) Web gunean sartu ezin bada edo edukiak guztiz benetakoak, zehatzak, zuzenak edota eguneratuak ez badira. Era berean, transmititu, barreiatu, bildu, eskura eman edo web gunearen zein berorren zerbitzuen bidez lortutako edukietan oker edo akatsik badago.

b) Edukietan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk badago eta sistema informatiko, dokumentu elektroniko edo erabiltzaileen datuak kaltetu ahal badituzte.

c) Web gunea era egokian ez erabiltzeagatik legerik ez errespetatzea edo asmo onez ez jokatzea edota ordena publikoa, trafiko-erabilera eta aipatutako erabilera-baldintzekin bat ez etortzea. Zehatzago esanda, eta, adibide bat ematearren, www.zerodespilfarro.elika.eus web guneak ez du erantzukizunik izango hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak eta industria jabetzaren eskubideak urratzen badira. Halaber, ez du erantzukizunik hartuko enpresa-sekretuak, ohorerako eskubideak, norbere eta familiaren intimitatea izateko eskubideak eta norberaren irudia izateko eskubideak urratzen badira, edota bidegabeko lehia eta zilegizkoa ez den publizitatea web gunean agertzen bada.


Era berean, www.zerodespilfarro.elika.eus web guneak ez du erantzukizunik izango web gunetik kanpo ager daitekeen informazioaren gainean edo gure webmasterrak kudeatzen ez duen informazioaren gainean. Web gunean agertzen diren linkek erabiltzaileari informazioa eskaintzea dute helburu; link horiei esker, erabiltzaileak informazio-iturri zehatzagoak izan eta informazio gehiago lortu ahal izango du. www.zerodespilfarro.elika.eus web guneak ezin izango du bermatu eta ez du erantzukizunik hartuko link horien funtzionamenduaz edo sartzeko bideaz. Orobat, ez du iradokiko, gomendatuko edo gonbidatuko link horietan sartzera; beraz, ez du erantzukizunik hartuko berorren ondorioez.

4. Pribatutasun politika

4.1. Nola lortu ditugu zure datuak?

Interesdunak berak eman dizkigu:  Dagoeneko bezero/hornitzaile bazara (egungoa edo potentziala), edo gure app-aren erabiltzaile bat edo antolatzen dugun ekitaldiren batera joaten dena, edo, adibidez, gurekin lan egiteko curriculum bat bidaltzen badiguzu, zuk eman dizkiguzu datuak, gure zerbitzuak bai off-line bai on-line eskatzean zurekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko, eskatutako zerbitzuak emateko, zure curriculuma kudeatzeko edo, hala badagokio, zurekin kontratu-harremana izateko.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, bermatzen duzu informazio hori emateko gaituta zaudela eta informazioa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala eta ez duela urratzen kontratu-murrizketarik edo hirugarrenen eskubiderik, eta konpromisoa hartzen duzu beste erabiltzaile batzuen lekua ez hartzeko.

Automatikoki lortzea, gure webgunea bisitatzean: datuak webgune honen bitartez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, adibidez, webgunean sartzen zarenean, inprimaki bat datu pertsonalekin betetzen duzunean edo gurekin zuzenean posta elektronikoaren bidez harremanetan jartzen zarenean.

Gure webgunea bisitatzen duzunean, datuak bidaltzen dira zure nabigatzailetik gure zerbitzarira, gure zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile gisa zure esperientzia hobetzeko; adibidez, orrian sartzen zarenean edo gure zerbitzuetan hirugarrenen bitartez (hala nola sare sozialak) saio bat hasten duzunean.  Datu horiek automatikoki bil eta biltegira ditzakegu, edo hirugarrenek egin dezakete hori gure izenean. Datuok honako hauek izan daitezke:

– erabiltzailearen ip helbidea

– bisitaren egun eta ordua

– erabiltzailearen jatorrizko webgunearen url-a

– gure webgunean bisitatutako orrialdeak

– erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzailearen mota eta bertsioa, sistema operatiboa…)

Erabilera horiek, saioak eta lotutako informazioa tratatu eta erregistra ditzakegu, modu independentean edo hirugarrenen zerbitzuak baliatuz, baita “cookie”ak eta beste jarraipen-teknologia batzuk (hala nola flash cookie-ak eta webgune-analitikak) erabiliz ere.

Gure webguneak sare sozialetarako konektoreak baditu, erabakitzen duzunean gurekin sare sozial baten bitartez elkarreraginean jardutea, guk ezin dugu gure gain hartu erabiltzaileak hautatutako pribatutasun-konfigurazioaren erantzukizunik; izan ere, sare sozialak zure ip helbideari edo gure webgunean bisitatzen duzun orriari buruzko informazioa eman dezake. Gainera, cookie bat ezar dezake behar bezala funtziona dezaten, adibidez, zure izena agertuko da ematen dituzun “like”etan edo sare sozial batean gure orriari buruz egiten dituzun iruzkinetan. Nahi ez baduzu zure datu pertsonalak “like” edo iruzkin horiei lotuta agertzea, konfiguratu zure pribatutasuna hori saihesteko. Erabili izenordeak zure datuetarako, zure izen-abizenak ezagutzera emango ez duen nick edo ezizen bat jarrita, adibidez.

Gure webgunean bisitatzen ari zarenean sare sozial horietako batean saioa hasten baduzu, sare sozialak informazio hori gehitu ahal izango du zure profilean eta informazioa sare sozialera transferituko da. Datu-transferentzia hori egitea nahi ez baduzu, irten sare sozialeko zure saiotik gure webgune edo aplikazio mugikorretan sartu aurretik; izan ere, ez dago gure esku konektore sozialen bidezko datu-bilketa eta -transferentzia horretan eragitea.

Erabiltzaileak erabakitzen badu, gure orri ofizialaren bitartez, sare sozial batean testuak, argazkiak, bideoak eta bestelako informazioa eta/edo edukiak partekatzea, bera izango da eduki horiek dagokien lege‑araudia betetzearen erantzule bakarra.

Nolanahi ere, aukera izango dugu erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatzeko, bai webgune honetatik, bai sare sozialetako gure orrietatik, hautematen badugu erabiltzaileak urratu egin duela indarrean dagoen legeria eta pribatutasun-politika honetan adierazitakoa.

Sare sozialak ez daude zuzenean gure zerbitzuetan sartuta. Haiekin duzun elkarreragina haien politikek arautzen dute; ez, ordea, gureek. Irakurri sare sozial horien pribatutasun-politikak alderdi hauei buruzko informazio zehatza lortzeko: datu pertsonalen bilketa eta transferentzia, zure eskubideak eta zure pribatutasunaren konfigurazioa.

4.2. Hirugarrenen datuak

Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, horien pribatutasuna errespetatu behar duzu, eta arreta berezia izan behar duzu haien datu pertsonalak argitaratzeko unean. Gogorarazten dizugu, erabiltzaile gisa, zeure datu pertsonalak emateko eta horien tratamendua baimentzeko eskubidea duzula soilik; hau da, hirugarrenen datuekin ezin duzula hori egin. Gainera, gogorarazten dizugu hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu datu pertsonalak lagatzen arituko zarela, eta zure erantzukizuna izango dela hirugarrenen aurretiazko berariazko baimena izatea horiek erabiltzeko eta guri emateko. Hortaz, horrelakoetan, haien datuak gure fitxategietan sartu izanaren berri emateko erantzukizuna hartzen duzu.

Hirugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratzeak honako hauek urra ditzake datuak babesteari buruzko araudiaz gainera: haien ohorerako, intimitate pertsonalerako eta haien irudirako eskubidea. Eskubide horien babesa araututa dago maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoan.

4.3. Xedea

Datuak hainbat xedetarako erabil ditzakegu, besteak beste:

– Dagoeneko bezero/hornitzaile bazara (egungoa edo potentziala), edo gure app-aren erabiltzaile bat edo antolatzen dugun ekitaldiren batera joaten dena, zurekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko, eskatutako zerbitzuak emateko edo, hala badagokio, zurekin kontratu-harremana izateko.

– Gure webgunearen erabiltzailea edota e-mail baten igorlea edo hartzailea besterik ez bazara, zurekin harremanetan egoteko eta komunikatzeko eta online egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko.

– Zure curriculum-datuak ematen badizkiguzu edo zure curriculuma bidaltzen badiguzu, zurekin harremanetan jartzeko eta egiten ditugun hautaketa-prozesuak kudeatzeko.

4.4. Datuak gordetzeko epea

Datu pertsonalak gorde egingo ditugu interesdunak horiek ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean. Interesdunak hori eskatuta ere, datuak gorde ahal izango ditugu dauzkagun legezko/kontratuzko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboraz —datuen tratamendua murriztuta—edo gure erantzukizun oro preskribatzeko edo interesdunarekin izandako harremanaren ondoriozko erreklamazioak egin eta horien aurrean defendatzeko aurreikusitako lege-epeetan.

4.5. Legitimazioa

Zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa askotarikoa izan daiteke:

– Alde batetik, elkartzen gaituen harreman juridikoa izan daiteke, egun bazkidea/bezeroa bazara, edota aldeen artean dagoen edozein motatako aurrekontratu-harremana (adibidez, informazioa eskatu badiguzu), betiere etorkizunean alde horietako izan bazaitezke.

– Zure baimena ere izan daiteke, gure webgunearen bitartez eskabide bat egin badiguzu, haren edo gure app-aren erabiltzaile soila zarenean edo zure curriculuma bidali diguzunean edo gure ekitaldietako batzuetara etorri bazara. Baimen hori zalantzarako tokirik utzi gabe ematen diguzu zure datuak online edo off line ematen dizkiguzunean; izan ere, baimena ematen duzula adierazten duen ekintza garbitzat hartuko da ekarpen hori. Baimena edonoiz kendu ahal izango duzu. Horretarako, e-mail bat bidali behar diguzu berri@elika.eus helbidera. Nolanahi ere, baimena kentzeak esan nahi du ezingo dizugula eskatutako zerbitzurik eman edo zure eskaerei erantzun.

– Halaber, dagokigun araudia betetzea era izan daiteke, adibidez, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzko araudia betetzea.

4.6. Hartzaileak

Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakunde batzuei helarazi ahal izango zaizkiela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoei zuzenean lotutako helburuak betetzeko; adibidez, honako hauei:

– Banku-erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.

– Datuak legez jakinarazi behar zaizkien erakunde edo organismoei (adibidez, zerga-administrazioari, zerga-betebeharrak gauzatzeko).

NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK

Gure jarduerarako zerbitzu osagarriak egiteko (ostatatzea, housing-a, software as a service, urrutiko segurtasun-kopiak, laguntza- edo mantentze-informatikorako zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, e-mail arrunten eta marketineko e-mailen bidalketa, fitxategien transferentzia, etab.) Estatu Batuetako hornitzaileak erabiltzen baditugu eta horiek datu pertsonalak eskura baditzakete, enpresa horiek askotarikoak izan daitezke eta denboran zehar alda daitezke.  Dena den, USA eta EB arteko Privacy Shield hitzarmenari atxikitako enpresak hautatuko ditugu, edota babes-maila egokikotzat deklaratu izan diren herrialdeetako enpresak. Horrek esan nahi du enpresa horiek bere burua behartzen dutela Europakoen baliokideak diren eskakizunak betetzera datuak babesteko arloan. Nolanahi ere, datuak babesteko politika hau onartzean, berariazko baimen garbia ematen duzu datuak enpresa horiei helarazteko, jakinik horrek nazioarteko datu-transferentzia dakarrela (Europako Ekonomia Eremutik kanpoko herrialde batera), eta baimen garbia ematen duzu transferentzia hori egiteko.

4.7. Eskubideak

Bidezkoak direnean, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Halaber, eskubidea izango duzu zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko.

Pribatutasun-politika honen hasieran adierazitako posta arrunteko edo posta elektronikoko helbidean baliatu ahal izango dituzu eskubide horiek. Bi kasuetan, idatzitako eta sinatutako eskabidea bidali beharko duzu, zure NANaren edo pasaportearen nahiz zu identifikatuko zaituen baliozko beste dokumentu baten kopia erantsita. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu hori. Jakinarazten ez baduzu, enpresa honek ez du inolako erantzukizunik izango.

Datuak eskuratzeko eskubidea: Zein datu pertsonal ari garen tratatzen galde diezagukezu, baita datu horien kopia eskatu ere.

Datuak zuzentzeko eskubidea: Oker dauden datuak zuzentzeko edo osatu gabe daudenak osatzeko eska diezagukezu, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.

Datuak ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu honako kasu hauetan: haiek bildu ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean, baimena kentzen duzunean, datuak modu ez-zilegian tratatu direnean edo lege-betebehar betetzen ez denean.

Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuek tratamendua mugatzeko eska diezagukezu. Kasu horretan, datuak jaso egingo ditugu soilik erreklamazioak egin edo horien aurrean babesteko.

Tratamenduaren aurka egiteko eskubidea:  Zure datuen tratamenduari aurka egin diezaiokezu, betiere tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarrituta badago edo publizitate-helburuak baditu.

Aurreko eskabideetako edozein jaso ondoren, legez ezarritako epeetan erantzungo dizugu. Erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu eta eskubideak baliatzeko inprimaki-ereduak eskatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera jo dezakezu (www.aepd.es).

4.8. Datuen kategoriak

Tratatzen ditugun datuak kategoria hauetakoak izan daitezke: identifikazio-datuak; datu antropometrikoak (altuera eta pisua, gure app-ean), datu ekonomikoak. Ez ditugu tratatzen bereziki babestuta dauden datuak.

5. Nola jokatu legez kanpoko ekintzen aurrean

Erabiltzaileren batek edo hirugarren batek uste badu web guneko edo berorren bidez lortu ahal diren edukiak edota edozein ekintza legez kanpokoak direla www.zerodespilfarro.elika.eus web gunean jakinarazi beharko du. Horretarako, behar bezala identifikatu, balizko arau-hausteak adierazi eta jakinarazpen horretan adierazitakoa zehatza dela aitortu beharko du bere ardurapean.

6. Argitalpenak

Web gunearen bidez lortu ahal den informazio administratiboak ez du ordezkatuko legeen, arauen, planen, xedapen orokorren eta ekintzen publizitate legala (administrazio publikoetako aldizkari ofizialetan era formalean argitaratzen direnak, alegia). Izan ere, administrazio publikoetako aldizkari ofizialek baino ezin dute fede eman edukien autentikotasunez. Web gunean lortu ahal den informazioa gidatzat baino ez da hartuko, hau da, ez du legezko baliorik izango.

7. Jakinarazpenak

Erabiltzaileen eta www.zerodespilfarro.elika.eus web gunearen arteko jakinarazpenak (posta arruntaren, posta elektronikoaren edo telefonoaren bidez izanez gero) ez dira eraginkortzat joko xede guztietarako. Erabiltzaileek www.zerodespilfarro.elika.eus web gunera jo ahal izango dute hurrengo bitartekoak erabiliz:

a) Posta arrunta: Granja Modelo z/g. 01192. Arkaute – Araba

b) Telefonoa: 945 122 178

c) Posta elektronikoa: berri@elika.eus

You don't have permission to register