Description
Osagaiak
| Pastelarako | |
| 2 unit. | Hostore-xafla zirkular |
| Oilaskoarentzat | |
| 1/2 unit. | Aprobetxamenduzko oilasko |
| 1/2 unit. | Baratxri-buru |
| 2 unit. | Limoi (2 limoien zukua) |
| 100 ml | Ura |
| 2 z.k. | Oliba-olio birjina |
| b/b | Gatza eta piperbeltz beltza |
| Betegarrirako |
|
| 2 unit. | Tipuleta |
| 2 unit. | Porru |
| 1/2 ud | Oilasko izpitu |
| 1 unit. | Arrautza |
| 200 ml | Esne-gain |
| 2 z.k. | Oliba-olio birjina |
| b/b | Gatza eta piperbeltz beltza |
g: gramo; unit.: unitate; z.k.: zopa koilarakada; b/b: behar bezain beste; ml: mililitro
Prestaketa
Oilaskoarentzat
– Gatza eta piperra bota oilaskoari, jarri labe-azpila batean baratxuri-ale txikituekin, eta olioztatu.
– Bota ura eta limoi-zukua ontzian eta labean sartu 190ºC-ra eta bertan eduki 60 minutuz.
– Atera labetik, izpitu eta gorde haragia iragazitako zukutan bustita. Gorde.
Betegarrirako:
– Sueztitu tipuleta eta porrua kazola batean. Bigundu ondoren, bota oilasko izpitua bere zukuarekin eta esne-gaina.
– Murriztu dena zaporeak kontzentra daitezen, eta kendu sutatik.
– Irabiatu arrautza eta gehitu nahasketari. Gorde.
Pastelerako:
– Molde zirkular baten laguntzarekin, jarri hostore-xafla bat oinarrian.
– Bota betegarria erdian eta estali beste xaflarekin (sareta bat egin daiteke elkarren artean gurutzatutako hostore-zerrendekin).
– Egin zulo bat erdian, tximinia-lanak egiteko. Margotu arrautza irabiatuarekin eta jarri labean 200ºC-ra 14 minutuz edo gorritu arte.
Aurkezpena
– Atera labetik eta zerbitzatu.





