Description
Osagaiak
Gazta-mussea | |
500 ml | Esne-gaina |
200 g | Baztertu dituzun Idiazabal ketuzko gazta zatiak |
200 g | Azukrea |
Menbrillo crumblea | |
50 g | Menbrilloa |
50 g | Gurina giro tenperaturan |
50 g | Arbendol-irina |
50 g | Irina |
g: gramo; ml: mililitro
Prestaketa
Gaztazko mussea:
– Irakin esne-gaina Idiazabal zatiekin eta azukrearekin. Infusionatu bi orduz eta utzi hozten.
– Guztiz hotz dagoenean, iragazi eta harrotu kontu handiz, hagaxka baten laguntzaz.
Menbrillo crumblea:
– Nahastu osagai guztiak, izpitu osagai guztiak laberako erretilu batean eta egin labean, 20 minutuz, 150 ºC-tan.
– Nahastu eta hautsi zatiak 3-4 minututik behin.
Aurkezpena
– Jarri moussea ontzi sakon baten hondoan eta estali crumblearekin.