Description
Osagaiak
| 300 g | Oilasko erre |
| 50 g | Urdaizpiko egosi |
| 1 ud | Golden sagar |
| 1 z.k. | Limoi zukua |
| 1 z.k. | Arbendol ebaki |
| 1 z.k. | Mahaspasa |
| 1 z.k. | Maionesa |
| 1 z.k. | Aintzinako ziape |
| 150 g | Juliana eran moztutako uraza nahasketa |
| 1 z.k. | Tomate-saltsa |
| 6 ut. | Laranja-atal |
g: gramo; ut: unitate; z.k.: zopa koilarakada
Prestaketa
– Moztu oilasko errearen haragia lodiera ertaineko zatitan. Gorde.
– Moztu urdaiazpiko egosia xerra loditan eta lodiera ertaineko makiletan.
– Kendu erdiko haziak sagarrari, zuritu eta moztu lodiera ertaineko makiletan. Bota limoi-ura sagarrari berehala, oxidatu ez dadin. Gorde.
– Txigortu arbendolak eta utzi hozten. Gorde.
– Prestatu saltsa arrosa maionesa, ziapea eta tomate-saltsa nahastuta.
– Nahastu oilaskoa, urdaiazpiko egosia, sagarra, arbendolak eta mahaspasak.
Aurkezpena
– Zerbitzatzeko, lehenik jarri juliana eran moztutako uraza oinarri gisa.
– Gainean, bota behar beste hegazti-entsalada.
– Estali saltsa arrosaz eta, bukatzeko, bota gainetik, arbendol ebaki eta txigortua.





