Aurtengo azaroaren 21etik abenduaren 10era, eta Gabonetan, elikagaiak alferrik galtzearen aurkako sentsibilizazio-kanpaina berrargitaratuko dugu, “Janaria Ez Da Botatzen” leloarekin. Edizio honetan, elikagaien banaketa- eta jatetxe-sektoreetarako berariazko sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzetan jarriko dugu arreta, eta euskal herritarrei ere zabalduko diegu, gizartearen konplizitatea beharrezkoa baita sektore horietan elikagaiak alferrik galtzea murrizteko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak abian jarritako Basque Green Deal – Euskadiko Itun Berdea ekimenaren barruan kokatzen da kanpaina hau.

Hiritarrei zuzendua

Hiru astez mezuak eta gomendioak zabalduko dira sare sozialen bidez eta hiru hiriburuetako markesinetan eta hiri-altzarietan. Aurtengo ediziorako, kanpainan parte hartzen duten sektoreetako profesionalen laguntza dugu.

Etxetik kanpo kontsumitzean edo elikagaiak erostean elikagaiak alferrik galtzea murrizten lagundu nahi duzu? Bete jarraian proposatzen dizkizugun aholkuak:

Elikagaien merkaturatzeko eta ostalaritzako profesionalentzat

Euskadiko txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetako elkarte profesional nagusiekin lankidetzan, Elika Fundazioak sortutako www.janariaezdabotzen.eus webgunea zabalduko da, bereziki elikagaien merkataritzako eta ostalaritzako eta jatetxeetako profesionalentzat.

You don't have permission to register