Gizartea elikagaien xahuketaren aurrean sentsibilizatzearen garrantzia aintzat hartuta eta zuekin 2018an martxan jarri genuen lerroarekin jarraituz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Basque Green Deal – Euskadiko Itun Berdearen esparruan abian jarri duen kanpaina partekatu nahi dugu, zeina ELIKA Fundazioak koordinatzen duen. Kanpaina aurtengo azaroaren 29aren eta abenduaren 15aren artean egingo da.
Hiru astez, hiru euskal probintzietako prentsa idatzi eta digitalaren, irrati-iragarkien, sare sozialen, autobusen eta markesinen bidez mezuak eta gomendioak zabalduko dira. Alde batetik, helburua da gure gizartea arazoaz ohartaraztea, eta, bestetik, irtenbide edo gomendio errazak ematea, gutako bakoitzak elikagaien xahuketa murrizten laguntzeko.
Ondoren, kanpainako hedabieetako materiale guztiak deskargatu daitezke.