Description
Oilaskoarentzat
– Gatza eta piperra bota oilaskoari, jarri labe-azpila batean baratxuri-ale txikituekin, eta olioztatu.
– Bota ura eta limoi-zukua ontzian eta labean sartu 190ºC-ra eta bertan eduki 60 minutuz.
– Atera labetik, izpitu eta gorde haragia iragazitako zukutan bustita. Gorde.
Betegarrirako:
– Sueztitu tipuleta eta porrua kazola batean. Bigundu ondoren, bota oilasko izpitua bere zukuarekin eta esne-gaina.
– Murriztu dena zaporeak kontzentra daitezen, eta kendu sutatik.
– Irabiatu arrautza eta gehitu nahasketari. Gorde.
Pastelerako:
– Molde zirkular baten laguntzarekin, jarri hostore-xafla bat oinarrian.
– Bota betegarria erdian eta estali beste xaflarekin (sareta bat egin daiteke elkarren artean gurutzatutako hostore-zerrendekin).
– Egin zulo bat erdian, tximinia-lanak egiteko. Margotu arrautza irabiatuarekin eta jarri labean 200ºC-ra 14 minutuz edo gorritu arte.
Aurkezpena
– Atera labetik eta zerbitzatu.