Description
Osagaiak
| Brokoli sorta | |
| 200 g | Brokoli ondarrak |
| 10 g | Olioa |
| 2 g | Berakatza |
| Brokoli-zurtoin konfitatua | |
| 1 ud | Brokoli zurtoina |
| b/b | Olioa |
| 1 un | Limoia |
| Lima eta brokoli aliolia |
|
| 20 g | Maionesa |
| 1/2 un | Berakatza |
| 10 g | Brokoli ondarrak |
| b/b | Lima azal birrindua |
| 10 ml | Lima-zukua |
g: gramo; un: unitate; b/b: behar beste; ml: mililitro
Prestaketa
Brokoli sorta:
– Berotu olioa eta gorritu berakatza.
– Atera sutatik eta salteatu aurrez egositako brokoli hondarrak.
– Bota gatza eta gorde.
Brokoli-zurtoina:
– Berotu olioa su baxuan eta murgildu limoi-azalak bertan, limoizko olioa prestatzeko.
– Utzi hozten eta kendu azalak.
– Moztu brokoli-zurtoinak xafla finetan (azala kentzeko gailu bat erabil daiteke).
– Konfitatu zurtoinak limoizko olio horretan. Igo suaren intentsitatea zertxobait eta kendu oliotatik.
– Atera paper xurgatzailea eta bildu bertan.
– Bota gatza eta gorde.
Lima eta brokoli aliolia:
– Kendu berakatzaren hozia.
– Elkartu osagai guztiak ontzi batean eta birrindu. Gorde.
Aurkezpena
Jarri brokoli sortak, kokatu zurtoinak altuera emateko eta, bukatzeko, bota alioli tanta batzuk.





