Arkume eta idiazabal quichea

Prestaketa: 1 ordu

Anoa kopurua: 4

Egilea:
gamarra
Categories: , , Tags: , ,

Description

Osagaiak

200 g Ore hautsi (1 pakete)
500 g Tipula
400 g Arkume erre, hezurrik gabe
3 ut. Arrautza
1/2 l Esne-gain
100 g Idiazabal gazta

g: gramo; ut.: unitate; l: litro

Prestaketa

– Estali ken daitekeen oinarria duen molde bat ore hautsiarekin eta egosi orea moldean zabalduta dagoela eta gainean pisua duela, tartaleta handi bat lortzeko. Labea 180 ºC-tan egongo da.

– Ebaki arkume errea lodiera ertaineko zerrendatan. Arkume gisatu baten soberakinak ere izan daitezke. Gorde.

– Ebaki tipulak juliana eran eta sueztitu oliba-oliotan, azukre apur batekin, lurrunetan. Gorde.

– Nahastu esne-gaina eta arrautzak, gatz-puntuarekin. Gorde.

– Bota tipula glasatua dagoeneko egosita dagoen ore hautsiaren gainean.

– Ondoren, bota aurretik ebakitako arkumea.

– Estali esne-gain eta arrautza nasketarekin.

– Bukatzeko, bota Idiazabal gazta birrindua gainetik.

– Egin labean, 180º C-tan, egina eta gorritua dagoen arte.

You don't have permission to register