Jardunaldia: Elikagaien xahuketari aurre egiteko konponbideak

Datorren maiatzaren 11n, 09:00etatik 12:00etara, Bilboko BAT eraikinean egingo den “Elikagaien xahuketari aurre egiteko konponbideak” izeneko jardunaldiaren berri eman nahi dugu.

Ekitaldia Hodeia Digital-ek antolatu du, Elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformako kideak. Batez ere, elikagai-enpresei zuzendutako jardunaldi honetan, balio-katean elikagaiak xahutzearen problematikari buruz ikasiko dugu, gure emaitzan nola eragiten duen eta protagonisten eskutik maila bakoitzean horri aurre egiteko dauden soluzio ezberdinak.

You don't have permission to register