6. ERRONKA ZAPOREA BARRUAN DAGO

Eta zuk, itxuraren arabera erosten duzu? Ez duzu gehiago horrelakorik egin nahi? Hauek dira zure esku dauden tresnetako batzuk. Fruta eta barazkien itxura fisikoak eragiten al dio zaporeari? Ezagutu eta dastatu gure sasoiko elikagaiak eta tokiko barietateak.

Garaiak, politak, itsusiak, txikitxoak, ile horiak, beltzaranak… Gizakiok ez gara denak berdinak. Orduan, zergatik ematen diogu hainbesteko garrantzia fruta eta barazkien itxura fisikoari?
Ekoizten diren elikagaien heren bat ez dira inoiz merkaturatzera iristen. Fruta eta barazkiei dagokienez, FAOren arabera, mundo osoan ia erdia (%45) baztertu egiten da arrazoi estetikoak direla medio.

Aitzitik, “elikagai itsusiek” eskatzen ditugun edertasun kanonak betetzen dituzten horien ezaugarri nutrizional eta organoleptiko berdinak dituzte. Elikagai bat itxura estetiko hutsagatik baztertzen badugu, baliabide eta lan asko ari gara alferrik galtzen: erabilitako haziak, lantzeko erabilitako lurra, nekazarien lana, eta ura edo erregaia bezalako beste baliabideen gastua. Baliabide horiek denak galdu egiten dira lan horren fruitua galtzen denean.
Fruta eta barazkien itxura fisikoak eragiten al dio zaporeari? Ezagutu eta dastatu gure sasoiko elikagaiak eta tokiko barietateak.

Garaiak, politak, itsusiak, txikitxoak, ile horiak, beltzaranak… Gizakiok ez gara denak berdinak. Orduan, zergatik ematen diogu hainbesteko garrantzia fruta eta barazkien itxura fisikoari?

Ekoizten diren elikagaien heren bat ez dira inoiz merkaturatzera iristen. Fruta eta barazkiei dagokienez, FAOren arabera, mundo osoan ia erdia (%45) baztertu egiten da arrazoi estetikoak direla medio.

Aitzitik, “elikagai itsusiek” eskatzen ditugun edertasun kanonak betetzen dituzten horien ezaugarri nutrizional eta organoleptiko berdinak dituzte. Elikagai bat itxura estetiko hutsagatik baztertzen badugu, baliabide eta lan asko ari gara alferrik galtzen: erabilitako haziak, lantzeko erabilitako lurra, nekazarien lana, eta ura edo erregaia bezalako beste baliabideen gastua. Baliabide horiek denak galdu egiten dira lan horren fruitua galtzen denean.
Batzuetan, elikagaiek nolabaiteko casting bat gainditu behar dute dendara iritsi ahal izatkeo. Zenbaitetan, erosteko lehentasunei buruz egiten diren azterketek diotenez, kontsumitzaileek kolore eta forma jakin bat duten frutak eta barazkiak izaten dituzte nahiago. Horren ondorioz, esaterako, azenarioen %25-%30 inguru “akastuntzat” jotzen dira eta ez dira dendara iristen, ez dituztelako kanon fisiko edo estetikoak betetzen. Azoketan edo etxaldeetako zuzeneko salmentan, arau horiek ez dute garrantzi berdina, eta, seguruenik, erreskatatzeko moduko azenario “itsusiak” aurkitu ditzakezu.

FAOk dioen bezala:
Beste itxura bat duten fruta eta barazkiak maitatzea ona da ingurumenarentzat, ekonomiarentzat eta #ZeroGoseko mundu batentzat . ZERGATIK BOTATZEN DIRA?

Kontsultatu gure sasoiko elikagaien egutegia. Euskadin zer elikagai eta noiz ekoizten diren jakin ahal izango duzu, hurbileko elikagaien erosketa planifikatzeko. JARRAITU NIREAKO SASOIKO ELIKAGAIEN EGUTEGIARI: EZAGUTU EUSKADIKO ARRAZA ETA BARIETATE AUTOKTONOAK Naturan dagoen aniztasunaren adibide handi bat gure arraza eta barietate autoktonoak dira.

Tokiko landareen aldaerak ezagutu nahi badituzu, hurbildu Euskal Herriko Hazien Sarea eta, gainera, hazien zaindari bihurtu ahal izango zara.

Slow Fooden Dastamenaren Kutxan erregistratutako elikagaiak ere kontsultatu ahal izango dituzu; proiektu horrek
elikagaiak berreskuratu eta katalogatzen ditu, eta bikaintasun egiaztatua duten eta eskala txikian lantzen diren arraza bereziak eta artisau produktu gastronomikoak elkartzen ditu, zeinak desagertzeko arriskuan baitaude.
Gainera Euskal Abereak webgunean hobeto ezagutu ahal izango dituzu gure abere arrazak, esaterako Betizu behia edo Euskal Oiloa. Euskal baserritarrak eta arrantzaleak dira, urte osoan zehar funtsezko zeregin hori mimo osoz egiten duten horiek, ondoen erakutsi diezazuketenak zer elikagai ditugun eskura edo nola ekoizten diren.

Baserri eta lonja ugarik irekitzen dizkiete ateak bisitariei, eta dastatzeak eta esperientzia bakanak eskaintzen dituzte.

Hurbildu bisitatzera!

BASERRI ETA ARRANTZALEEN LONJETARA:
BISITAK EKOIZLEEN AZOKAN: EROSI Eurak direlako ondoen aholkatuko zaituztenak zer erosi eta ondo nola gorde, alferrik ez galtzeko. Postuetan ikusi ahal izango duzu baserriek eskaintzen dituzten forma, kolore, usain eta zapore askotarikoak, eta elikagai horiez etxean gozatzeko pribilegioa izango duzu. Interpretazio zentro enogastronomikoetan, gainera, produktu horien eta gure baserrien atzean zer dagoen ezagutuko duzu. Euskadin asko daude; hurbildu disfrutatzera eta osatu baserrietara egiten duzun visita.
HURBILDU INTERPRETAZIO ZENTRO ENOGASTRONOMIKOETARA GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU, SAKONDU UGLY FOOD “Janari itsusia” defendatzeko mugimendu bat dago. “Ugly Food” du izena eta normalean zakarrontzian amaitzen duten elikagaiei aukera bat ematea defendatzen du.

Honen adibide on bat Catalunyan aurkitzen dugu. Fundació Espigoladors buruxkatzearen antzinako jarduera berreskuratu du. Buruxkatzea ekoizlearekin hitzartuta ekoizpen soberakin izateagatik, salmenten jaitsieragatik edo arrazoi estetikoengatik zirkuitu komertzialetik baztertzen diren fruitu eta barazkiak jasotzean datza. Gainera, hau egiteko gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonek egiten dute lan.

Beste adibide bat, 2016ko otsailetik aurrera, EROSKIk urtero antolatzen du "Itsusiak bezain onak" kanpaina, prezio apalagoan, itxura desberdina baina zapore eta kalitate bera duten frutei irtenbidea emateko. Segurtasun-berme bereko produktuak dira, baina ez dituzte forma- eta itxura-estandar normalak betetzen. Elikagaien xahutzea geldiaraztea du helburu.

Antzeko ekimenik ezagutzen al duzu zugandik hurbil? Animatu zaitez zure inguruan egiten ari dena ezagutzera! Ziur “Ugly Food” mugimenduko printzipioetara egokitzea uste duzun baino errezagoa dela.
ZURE ESKURA DAUDEN TRESNAK EKOIZLEEN AZOKEN MAPA_nirea Utzi Nireari zuri laguntzen eta eskuratu informazio guztia webgunearen bitartez: www.nirea.eus SASOIKO ELIKAGAIEN EGUTEGIA_nirea MUGIMENDUAN EUSKADIKO ENOGASTRONIA MUSEO ETA GUNEEN SAREA_nirea GASTROMAPA_euskadi gastronomika

PDF formatuan
fitxa deskargatu

ZEURE ESPERIENTZIAK GEHITU www.zerodespilfarro.eus webgunean, tresnak, tailerrak eta abar argitaratuko ditugu hilez hil, baita elikagaien xahuketari aurka egiteko helarazten diguzuen beste edozein ekimen ere. Nirearen webgunean (www.nirea.eus) fokua elikagaien eta gure sektore primarioaren balioan jarriko dugu: baserritarrei, sasoiko elikagaiei, tokiko azokei, landa-inguruneko esperientziei eta abarrei buruzko informazioa argitaratuko dugu. Har ezazu parte! #0despilfarrourtea Jarrai ezazu erronka gertutik #0despilfarrourtea traolarekin eta zuk hautatutako beste espezifikoren batekin; eta erabil itzazu zuk ere sare sozialetan zure ekimenak ikusarazteko.
You don't have permission to register