Kontaktatu

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta ingurumen-sektorerako garrantzi eta gaurkotasun handiko alderdiak jorratzen ditu: simaurrak eta mindak behar bezala kudeatzea eta nekazaritza-ustiategiak behar bezala ongarritzea.

Hiru urteko iraupena duen proiektua da (2009-2012), POCTEFA Pirinioetako Lankidetza Programak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak finantzatua.

FERGIR proiektuaren helburua da ikerketa garatzea eta teknologia transferitzea, simaurrak eta mindak ongarri gisa kudeatzetik eta balorizatzetik eratorritako arazoei irtenbide bateratuak emateko; besteak beste:

– Abeltzainen eta nekazarien arteko koordinazio eta komunikazio falta.
– Biltegiratzeko gaitasun eskasa abeletxeetan.
– Abeltzaintzako gorozkien osaerari eta maneiuari buruzko informazio nahikoa ez izatea.
– Simaurrak eta mindak aplikatzearen ondoriozko ingurumen-inpaktu posibleak.
– Banaketarako ekipamendu egokirik ez izatea.
– Aurrerapen teknologikoak aprobetxatzeko zailtasuna, gorozkien kudeaketa hobetzeko.

Liderra: Neiker

Kontaktatzeko informazioa

01192 Arcaute, Álava, España

Social