Elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko plataformak FORO bat izan nahi du instituzioek, erakundeek, elkarteek eta abarrek beren iritziak partekatzeko. Horrela, modu boluntario eta parte-hartzailean, ekimenera batuko dira, eta gai izango dira Jarduketa Planean proposatzen diren jarduketak diseinatu eta ezartzeko.
Plataforman parte hartzen duten erakundeek konpromiso hauek hartzen dituzte:
– Euskadiko administrazioei aholkularitza eta laguntza ematea elikagaien xahuketan jarraitu behar diren politiken inguruan.
– Eragile garrantzitsu moduan jardutea gizartearen eta inplikatutako erakundeen sentsibilizaziorako, elikagaien xahuketaren eraginaren inguruan kontzientzia pizte aldera.
– Ekintza Planaren prestaketan parte hartzea, baita egokitzat jotzen diren ekimenen ezarpenean ere.