EBren laguntza berriak HORECA sektoreko elikagaien xahuketa murrizten duten proiektuetarako
Elikagaien xahuketari aurre egiteko neurriak hartzeko funtsezko agenteei laguntzeko asmoz, Europako Batzordeak, HaDEArekin lankidetzan, deialdi berria egin du Merkatu Bakarraren Programaren esparruan (ingelesezko siglen arabera, SMP), elikagaien kapituluan, proposamenak egiteko: alde interesdunentzako dirulaguntzak dira, elikagaien xahuketa hobeto neurtzeko eta eragiketa eta erakundeetan elikagaien xahuketaren prebentzioa abian jartzen laguntzeko.
Deialdiaren helburua da ostalaritza- eta elikagai-zerbitzuetako sektoreko operadoreei laguntzea, elikagaien xahuketa hobeto neurtzeko eta eragiketa eta erakundeetan elikagaien xahuketaren prebentzioa abian jartzen laguntzeko. Sektore horretan sartzen dira jatetxeak, hotelak eta jatetxe-zerbitzuak (ospitaleak, ikastetxeetako jantokiak, enpresak, garraioa…), publikoak zein pribatuak.
Deialdi horren bitartez, Europako Batzordeak prest dauden konponbideak bilatu nahi ditu enpresa txiki eta ertainek (ETE) ezarri ahal izateko, merkatutik hurbil dauden baldintzetan eta maila industrial edo komertzialean. Jarduera sorta zabalak eskuratu ahal izango ditu deialdi horren babesean eskainitako dirulaguntzak, hala nola: merkataritza-eragiketetan elikagaien xahuketaren prebentzioa txertatzea, elikagai-hondakinen monitoretza-programak, komunikazio-materialak, negozio-eredu berriak, gaitze-programak, etab. Proiektuaren proposamenean elikagaien xahuketaren hasierako diagnostikoa jaso beharko da, arazoa zenbaterainokoa den ulertzeko, eta elikagaien xahuketa neurtu beharko da, proposatutako ekimenen eraginkortasuna ebaluatzeko zati gisa.