Euskadiko etxeetan elikagaien xahuketari buruzko azterlana

Joan den udan, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren ekimenez, Elika Fundazioaren bidez, Euskadiko nekazaritzako elikagaien sistema osoan elikagaien xahuketa neurtzeko azterlanaren laburpen exekutiboa argitaratu zen. Erabilitako metodologiak Europan elikagai-hondakinen neurketa homogeneizatzeko asmoz Europako Batzordeak emandako jarraibideak biltzen zituen.

Irizpideak bateratu eta beste eragile batzuei beren neurketak ezartzen laguntzeko, informazioa partekatu genuen, hau da, elikakateko 5 faseetan modu sekuentzialean egindako azterketa partzialak aurkeztu genituen:

 

Egindako azterketa sektorialak (eta fase bakoitzean parte hartu duten erakundeak):

  • Etxeak: ENRAIZA DERECHOS
  • Ekoizpen primarioa: NEIKER, HAZI, AZTI, ELIKA
  • Eraldaketa eta ekoizpena: AZTI, HAZI, Basque Food Cluster, ELIKA
  • Txikizkako salmenta eta beste banaketa modu batzuk (txikizkaria): AZTI
  • Jatetxeak eta janari-postuak (HORECA): AZTI

Argitalpen horiei Euskadiko etxeetan Elikagaien xahuketari buruzko azterlanak eman dio hasiera.

EAEko etxeetan elikagaien xahuketari buruzko azterlanaren irismena

Euskadiko 151 familiak erregistratu zituzten astebetean beren etxeetan sortutako elikagaien xahuketari buruzko datuak. Familia horiek 3 lurralde historikokoak ziren (ikus azpialdeko grafikoa), gehienak Bizkaikoak (151tik 87) eta jarraian Gipuzkoakoak (33) eta, azkenik, Arabakoak (31).

Parte hartu zuten familien banaketa, lurralde historikoaren arabera

 

Parte hartu zuen familia bakoitzak sortzen zuen hondakin‑kopurua “benetan” erregistratu aurretik, elikagaien xahuketari buruzko pertzepzio-inkesta bat egin zen. Kasu horretan, xedea ez zen izan elikagaien xahuketaren benetako arazoa neurtzea, hau da, xedea ez zen aztertzea “zenbat xahutzen zuten parte hartzaileek”, baizik eta “beren ustez zenbat xahutzen zuten”. Hori dela eta, etxeetako ordezkariei galdetu zitzaien zenbat xahutzen zuten zifratan (kilotan edo gramotan) asteko eta etxe bakoitzeko. Galdera irekiak egin zitzaizkien, tarte edo aukerarik eman gabe, parte hartzaileen erantzuna ez bideratzeko. Galdera horiek elikagaien xahuketa kuantifikatu baino egun batzuk lehenago egin zitzaizkien.

 

Lehenengo pertzepzio-inkesta horretan jasotako datuen arabera, familien % 70 inguruk Euskadiko batez bestekoa baino gutxiago xahutzen zuten.

Familiaren pertzepzioa: Euskadiko batez bestekoa baino gehiago, gutxiago edo kopuru bera xahutzen dute

 

Pertzepzio-inkesta egin ondoren, 151 familia boluntarioek beren etxeetako elikagaien xahuketa erregistratu eta pisatu zuten.

 

Parte hartu zuten familiek kontsumitu gabeko elikagaiak, Erabaki Eskuordetuarekin bat, batez ere bi taldetan sailkatu ziren:

  • Zati edo elikagai jangarriak: soberakinak, kontsumitzeko zailagoak diren elikagaiak (adb.: ogi gogorra) edo kontsumitu ezin diren elikagaiak (galduta dauden fruta edo barazkiak edo iraungita dauden produktuak). Azken elikagai horiek, botata ziren unean egokiak ez izan arren, uneren batean egokiak izan ziren, eta, ondorioz, zati edo elikagai jangarritzat hartzen dira.
  • Zati edo elikagai ez jangarriak: hezurrak, oskolak, azalak, etab

 

Nolanahi ere, hirugarren kategoria bat sartu zen: zati jangarria zein zati ez jangarria zuten elikagaiak (adb.: galduta dagoen kiwi oso bat, zeinak zati ez jangarria duen (azala) zein jangarria (zati haragitsua)). Hirugarren kategoria horri “Biak” izena jarri zaio. Kategoria horretan, zati jangarria eta ez jangarria ez da beti modu berean bereizten; izan ere, bereizketa hori elikagaien tipologiaren araberakoa ez ezik elikagaien beraren araberakoa ere bada. Hirugarren kategoria horrek giza kontsumotik baztertzen ari diren elikagaien kopuru osoa (jangarriak direnak edo izan zirenak) ezagutzeko aukera emango digun tartea ireki du.

 

Elikagaien xahuketari buruzko zifra orokor batzuk

Lortutako datuen arabera, parte hartu zuten familiek xahututako zati edo elikagai jangarriak 112,2 kiloko (“biak” kategoria osoa ez jangarria balitz) eta 159,9 kiloko tartean (kontrakoa balitz) egongo lirateke. Ehunekoen arabera, zati jangarri osoa sortutako xahuketaren % 24,2 eta % 34,5 bitarteko tartean egongo litzateke.

 

Parte hartu duten familietan kuantifikatutako elikagaien xahuketaren bolumen osoaren ehunekoa, elikagaien zatien arabera

 

Elikagaiak xahutzeko arrazoi nagusia, zati jangarrien eta “biak” kategoriaren kasuan, platerean utzitako hondakinak lirateke:

 

 

Gehien xahutzen den elikagai-motaren arabera, zati jangarriak soilik kontuan hartuta, kozinatutako janaria xahutzen da gehien:

 

 

 

Azkenik, azterlaneko 151 etxeetan botatzen diren elikagaien jatorrizko materiala kuantifikatu da. Horiek EAE osora estrapolatzen badira, kopuru hau izango genuke: 139.368 tona/urte, hau da, 63,5 kg/pertsona/urte. Xahutzen den elikagai jangarriari begira, kopurua honako hau da: 21,8 kg/ pertsona/ urte.

You don't have permission to register