Description
Osagaiak
300 g | Oilasko erre |
50 g | Urdaizpiko egosi |
1 ud | Golden sagar |
1 z.k. | Limoi zukua |
1 z.k. | Arbendol ebaki |
1 z.k. | Mahaspasa |
1 z.k. | Maionesa |
1 z.k. | Aintzinako ziape |
150 g | Juliana eran moztutako uraza nahasketa |
1 z.k. | Tomate-saltsa |
6 ut. | Laranja-atal |
g: gramo; ut: unitate; z.k.: zopa koilarakada
Prestaketa
– Moztu oilasko errearen haragia lodiera ertaineko zatitan. Gorde.
– Moztu urdaiazpiko egosia xerra loditan eta lodiera ertaineko makiletan.
– Kendu erdiko haziak sagarrari, zuritu eta moztu lodiera ertaineko makiletan. Bota limoi-ura sagarrari berehala, oxidatu ez dadin. Gorde.
– Txigortu arbendolak eta utzi hozten. Gorde.
– Prestatu saltsa arrosa maionesa, ziapea eta tomate-saltsa nahastuta.
– Nahastu oilaskoa, urdaiazpiko egosia, sagarra, arbendolak eta mahaspasak.
Aurkezpena
– Zerbitzatzeko, lehenik jarri juliana eran moztutako uraza oinarri gisa.
– Gainean, bota behar beste hegazti-entsalada.
– Estali saltsa arrosaz eta, bukatzeko, bota gainetik, arbendol ebaki eta txigortua.