Hegaluze-bolak

Prestaketa: 1 ordu

Anoa kopurua: 5

Egilea:
gamarra

Description

Osagaiak

600 g Hegaluze papurtu (hezurrak kentzetik soberan geratu dena edo hegaluzea prestatu ondoren soberan geratu dena izan daiteke).
1 ut. Tipula xehatu
b/b Perrexil xehatua
b/b Gatza eta piperbeltz zuria (aukerakoa)
1 ut. Arrautza
1 ut. Gorringo
3 z.k. Ogi xehetu
b/b Irin
b/b Olio
b/b Tomate-saltsa edo krema bihurtu arte txikitutako marmitakoa.

g: gramo; ut: unitate; z.k.: zopa koilarakada; b/b: behar beste

Prestaketa

– Papurtu hegaluzea (gordinik badago, kendu hezurrak eta nerbioak; egina badago, nahikoa da papurtzea). Hegaluze prestatua eta gordina ere nahas daitezke.

– Bota tipula eta perrexil xehatua, baita gatza eta piperbeltz zuria (aukerakoa) ere, eta nahastu dena.

– Gehitu arrautza eta gorringoa, eta nahastu.

– Gehitu ogi birrindua masa lehortzeko eta, beharrezkoa bada, egin betegarria.

– Egin nahi dituzun tamainako bolak.

– Estali irinez eta frijitu oliotan. Kendu soberako olioa eta jarri ontzi biribil (kazola) batean.

– Bota tomate-saltsa eta utzi irakiten barnekoa egina dagoen arte.

– Marmitakorik soberan gelditzen bada, krema arindu bihur daiteke, eta hegaluze-bolak bertan irakin.

– Laguntzeko, labean egindako azenarioak, patatak eta ilarrak zerbitza daitezke, baita piperrada ere.

Aurkezpena

– Laguntzeko, labean egindako azenarioak, patatak eta ilarrak zerbitza daitezke, baita piperrada ere.

You don't have permission to register