Klik lapikoan informazio gehiagorako Klik notatxoan informazio gehiagorako Klik despentsan informazio gehiagorako Klik organ informazio gehiagorako Klik atean informazio gehiagorako DENA ZABALDU The FOODRUS project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement N°101000617. Xahuketa murrizteko AHOLKUAK Infografia deskargatu Erosketa egin baino lehen Despentsan dituzun elikagaiak ikusi
Planifikatu asteko menua
Erosi beharreko gauzen zerrenda egin
Erosketatik itzultzerakoan Eraman dena etxera ahalik eta azkarren
Kontsultatu kontserbazio-baldintzak
Izoztuak lehenik gorde
Hozkailukoak bigarren
Despentsakoak hirugarren
Etxetik kanpo jatean Errazio kopuruaren tamaina galdetu
Ez eskatu jango duzuna baino gehiago
Etxera eramateko paketatu diezazutela eskatu
Sukaldatzerakoan Errazio egokiak kalkulatu
Soberakinak modu egokian gorde
Ez izoztu berriro elikagaiak
Gutxienez 60º-tan berriz berotu elikagaiak
Plater berriak sortu soberakinak erabiliz
Erosketa egitean Erosketa ordena bat eraman
Tokiko eta sasoiko elikagaiak aukeratu
Iraungitze eta kontsumo lehenetsiaren data bereiztu
Zer informazio ematen dizu etiketak?
Ez zaitez itxuragatik bakarrik gidatu
Ahal baduzu, ontziratu gabeko produktuak erosi
Klik notatxoan informazio gehiagorako Erosketa egin baino lehen Despentsan dituzun elikagaiak ikusi
Planifikatu asteko menua
Erosi beharreko gauzen zerrenda egin
Klik organ informazio gehiagorako Erosketa egitean Erosketa orden bat eraman
Tokiko eta sasoiko elikagaiak aukeratu
Iraungitze eta kontsumo lehenetsiaren data bereiztu
Zer informazio ematen dizu etiketak?
Ez zaitez itxuragatik bakarrik gidatu
Ahal baduzu, ontziratu gabeko produktuak erosi
Klik despentsan informazio gehiagorako Erosketatik itzultzerakoan Eraman dena etxera ahalik eta azkarren
Kontsultatu kontserbazio-baldintzak
Izoztuak lehenik gorde
Hozkailukoak bigarren
Despentsakoak hirugarren
Klik lapikoan informazio gehiagorako Sukaldatzerakoan Errazio egokiak kalkulatu
Soberakinak modu egokian gorde
Ez izoztu berriro elikagaiak
Gutxienez 60º-tan berriz berotu elikagaiak
Plater berriak sortu soberakinak erabiliz
Klik atean informazio gehiagorako Etxetik kanpo jatean Errazio kopuruaren tamaina galdetu
Ez eskatu jango duzuna baino gehiago
Etxera eramateko paketatu diezazutela eskatu
Despentsan dituzun elikagaiak ikusi 01 03 Erosi beharreko gauzen zerrenda egin aurretik, garrantzitsua da etxean zer elikagai ditugun begiratzea. Hala, lehendik ditugun elikagaiak oinarri hartuta, asteko otorduak planifikatuko ditugu eta zer falta zaigun detektatuko dugu, zerrendan idazteko.

Aldian-aldian berrikusi behar ditugu despentsako armairuak, hozkailua eta izozkailua. Hala, jakingo dugu zer elikagai ditugun eta ez zaizkigu elikagai gehiegi pilatuko; ondorioz, elikagaiak iraungitzeko arriskua saihestuko dugu.

Zure armairu-barrenean falta behar ez diren elikagai osasungarriak proposatzen dizkizugu:
Erosketa egin baino lehen Sukaldera itzuli
Planifikatu asteko menua 02 03 Otorduak aldez aurretik planifikatzen baditugu, ez dugu aurrez pentsatu gabeko ezer erosiko, ondo jakingo baitugu zer behar dugun.

Menuak nahi adina zehaztuta planifika daitezke. Aste osorako planifikazioa izan daiteke edo, esaterako, bizpahiru egunetarakoa. Adibidez, ondorengo menu planifikatzaile hau gomendatzen dugu:
Edonola ere, elikagaien xahuketa saiheste aldera, etxean ditugun osagaiak sartu behar ditugu menuan, eta beste otorduetan soberan geratutako elikagaiak berrerabili behar ditugu, planifikazioaren parte gisa.

Hona hemen soberan geratu diren elikagaiak berrerabiltzeko gomendio batzuk:
Bestetik, menu bat diseinatzean tokiko eta sasoiko produktuak aukeratzea gomendatzen dugu; horri esker, gure elikadura-sistema jasangarriagoa izango da. Informazio gehiago: Elikadura osasungarri baterako gomendioak_elika fundazioa Horrez gain, menuen planifikazioa eta otorduak prestatzeko prozesua bateragarri egiteko zenbait modu daude, ondo antolatzeko erabilgarriak izan daitezkeenak. Adibidez, “Batch cooking” deiturikoa dugu; alegia, egun bakar batean prestatzea aste osorako otorduak.

Menu bat planifikatzeko garaian kontuan hartu behar da, halaber, bizi-ohitura osasungarriak izan behar ditugula. Bizi-ohitura horiek dira gaixotasunak saihesteko eta bizitza osoan zehar osasuntsu egoteko eskura ditugun tresna nagusiak. Informazio gehiago:
Sukaldatzerakoan - SOBERAKINAK INNOBATUZ BERRERABILI Erosterakoan - TOKIKO PRODUKTUAK AUKERATU Sukaldera itzuli Erosketa egin baino lehen
Erosi beharreko gauzen zerrenda egin 03 03 Idatzi zerrenda batean planifikatu dituzun otorduak prestatzeko erosi behar dituzun gauza guztiak, eta, beharrezkoa bada, idatzi osagai bakoitzetik zenbat behar duzun.

Zerrenda bat daukagunean, errazagoa da alferrikako elikagairik ez erostea . Gainera, dirua ere aurreztuko dugu, behar ez dugun gauzarik erosiko ez dugulako.

Horrez gain, gomendagarria da berriz erabil daitezkeen poltsak baliatzea erosketa etxera eramateko. Izan ere, erabilera bakarreko poltsak erabiltzea ekidingo duzu eta ingurumena zainduko duzu. Izoztutako produktuak erostekotan, horrelako produktuetarako poltsa espezifikoak erabili, elikagaiak azkarregi desizoztea ekiditeko.

Saia zaitez erosketa egitera sabela beteta duzula joaten. Erosketa egitean gose bazara edo sabela hutsik baduzu, “kapritxo” eta beharrezkoak ez diren produktu gehiago erosiko dituzu. Saiatu erosketa-zerrendan dauden produktuak bakarrik erosten.
Sukaldera itzuli Erosketa egin baino lehen
Erosketa ordena bat eraman 01 06 Hotz-katea mantenduz, elikagaiak azkarregi hondatzea ekidingo duzu. Segida logikoa honako hau da:

1. Giro-tenperaturan dauden elikagaiak: kontserbak, pasta, ogiak, edariak, esnea, arrautzak…

2. Hotzean gordetzen diren elikagaiak: hozteko makinetan daude; besteak beste, haragiaren eratorriak, ontziratutako haragi eta arrain freskoak, erdi-kontserbak, esnekiak, etab. sartzen dira horien artean.

3. Izozturik gordetzen diren elikagaiak: izozkailuetan gordetako elikagaiak dira. Horrelako produktuak ahalik eta beranduen hartzen saiatu beharko duzu. Izan ere, desizozteko denbora gutxiago izango dute horrela. Gogoan izan poltsa termiko batean sartzea gomendatzen dela, hor produktuek gehiago irauten dutelako izozturik.

Erosketa egitean Sukaldera itzuli
Tokiko eta sasoiko elikagaiak aukeratu 02 06 SASOIKO ELIKAGAIAK_elika fundazioa MERKATURATZE SAREA_EKOLURRA Gogoratu bertako elikagaiak kontsumitzea. Onura ugari ditu: Erraza da bertako elikagaiak ezagutu eta erabiltzea. Ziur zure etxe ondoan denda edo azoka bat dagoela, edo jai bereziren bat ospatzen dela, bertako produktua saltzen duena: 2021eko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak_euskadi.eus Garrantzitsua da tokiko produktuak aukeratzeaz gain, sasoikoak izatea, gure elikadura-sistema jasangarriagoa izan dadin:
ONLINE DENDAK_NIREA Eta, bestela, beti dago erosteko teknologia berriak erabiltzeko aukera, baita ere bertako produktuetarako, etxeko erosotasunetik.

Honako esteka honetan Euskadiko elikagaiak etxetik erosteko aukera ematen duten ekoizle, empresa eta taldeen ekimen ezberdinak aurkituko dituzu:
Egin behar duten distantzia laburtzen denez, erregaien kutsadura eta kontsumoa txikiagoak dira.
Biltegiratzeko erabiltzen den energia ere murriztu egiten da.
Tokiko ekoizleak babesten dira eta tokiko ekonomikoari laguntzen zaio.
Tokiko barietateak eta arraza autoktonoak eta gure laboreei lotutako baso biodibertsitatea eta kudeaketa babesten dira.
Freskoagoak dira eta nutrienteetan aberatsagoak , jasotzen direnetik kontsumitzen diren arteko denbora murrizten delako, eta, beraz, une ezin hobean kontsumitzen direlako.
Baina, gainera, gure elikagaiekin harremana izateko modua gure nortasunaren parte da. Euskal gastronomia ospetsua ez da ulertzen gure lurrarekin, Euskadin lehen sektorean diharduten pertsonekin duen lotura gabe: baserritarrak, arrantzaleak, neskatilak, saregileak… Sukaldera itzuli Erosketa egitean
Iraungitze eta kontsumo lehenetsiaren data bereiztu 03 06 *Iturria: Kataluniako Osasun Publikoko Agentzia. Elikadura Segurtasuneko Zientzia Batzorde Aholkulariaren txostenean oinarrituta (2018ko urria) done Lekale lehorrak eta kontserban daudenak, pasta lehorra, arroza, irina.
done Esne kondentsatua, esne lurrundua, esne-hautsa (haurrentzat ez dena).
done Latako eta kristalezko potoetako kontserbak.
done Kafea, tea, espeziak.
done Haragi- eta arrain-kontserbak.
done Jarabea, irasagarra, eztia.
done Ur minerala.
done Txokolate-tabletak.
done Bete gabeko opil bigunak (madalenak…).
done Urdaiazpiko ondua eta hestebete onduak (xerratuak).
done Jogurta.
done Moldeko ogia.
done Ogi txigortua, galletak eta beste pasta lehor batzuk, gosaltzeko zerealak, pasta lehor betea…
done UHT edariak: esnea, fruta-zukuak, soja-edariak…
done Gazta lehorra.
done Txokolate betea, bonboiak, turroiak.
done Urdaiazpiko ondua eta hestebete onduak (xerratu gabeak).
done Olioa, margarina, gurina.
done Izoztuak.
done Saltsa ontziratuak.
done Txip erako patatak, barazkiekin egindako txip-ak.
3 hilabete 1 hilabete 15 egun 1 urte Iraungitze dataren eta Kontsumo lehenetsiaren dataren arteko aldea ulertu. Bi datek produktuaren gutxieneko iraupena adierazten digute, hau da, elikagaiak noiz arte mantentzen dituen bere propietateak egoera ezin hobean. Hala ere:

Elikagai galkorrek Iraungitze-data izango dute. Data horrek elikagaia segurtasunez kontsumitzeko epemuga zein den adierazten du:
Egiazta ezazu erosten duzuna adierazitako datetan kontsumitu ahal izango duzula. Ez da beharrezkoa iraungitze-data luzea duen produktu bat erostea egunean bertan edo hurrengo egunetan kontsumituko baduzu.

Iraungitze-data duten elikagaiak hondakin ez bihurtzeko, garaiz ezingo direla kontsumitu ikusten badugu, prestatu eta, ondoren, izoztu ditzakegu.
Gainerako elikagaietan kontsumo lehenetsiaren data ageri da. Izan ere, data horretara arte elikagaiak ezaugarri organoleptikoak egoera onean mantenduko ditu: ELIKAGAIA SEGURUA DA ETA KONTSUMITU DAITEKE KONTSUMO LEHENETSIAREN DATA IGAROTAKOAN
(betiere ontzian bertan adierazitako kontserbazio-baldintzak kontutan hartuta)
beren ezaugarri organoleptikoak egokiak ez izan arren.
EZ DA ELIKAGAIA SEGURUA IRAUNGITZE-DATA IGAROTAKOAN Nola adierazten da etiketan?
Bere aurretik “iraungitze-data” adierazpena azalduko da eta halabeharrez aipatuko dira eguna eta hilabetea. Nahi izanez gero, urtea ere ager daiteke.
Nola adierazten da etiketan?
Elikagaiaren iraupena honako hauetako bat denean:
3 hilabetetik beherakoa: EGUNA eta HILABETEA
3 hilabetetik gorakoa, baina 18 hilabete gainditzen ez dituena: HILABETEA eta URTEA.
18 hilabetetik gorakoa: URTEA
Galkorrak ez diren elikagaiek kontsumo lehenetsiaren data badute, data horretatik aurrera kontsumi daitezke, beren ezaugarri organoleptikoak egokiak ez izan arren. Dena den, xede horrez, betiere ontzia ukitu gabe egongo da eta bertan adierazitako kontserbazio-baldintzei erreparatuko zaie.

Aipatutako premisak betetzen badira, elikagaiak, orientazio gisa, aldi hauetan zehar jarraitzen du baldintza onetan, kontsumo lehenetsiaren data igaro ondoren*:
Sukaldera itzuli Erosketa egitean
Zer informazio ematen dizu etiketak? 04 06 Elikagaien nahitaezko etiketatzea_elika fundazioa Elikagai batzuek gure saskian amaitzen dute ontziaren aurrealdean ikusten dugunarengatik: elikagaia erostera bultzatzen dizkiguten merkataritza-marka, argazkiak, sinboloak edo azalpenak.

Elikagaiaren izendapenak zehatz-mehatz erosten ari garen elikagaiaren mota jakinarazten digu. Izendapena bere IZENDAPEN JURIDIKOA da, hau da, europar legediak zehaztutako izendapena.

Hala eta guztiz ere, ez da betiere izendapen juridikoa azaltzen, beraz, hori izan ezean, etiketan ELIKAGAIA DESKRIBATZEKO IZENDAPENA adieraziko da. Ikusteko, askotan produktua biratu eta ontziaren atzeko aldera jo behar da.
ELIKAGAIAREN IZENDAPENA KOPURU GARBIA Aurreko erronketan adierazitakoarekin bat, anoak etxeko errealitateari egokitzea ezinbestekoa da janaria ez botatzeko behar dena erosi nahi badugu.

Elikagaiaren KOPURU GARBIA produktu likidoetan bolumen-unitateetan (litroak, dezilitroak, mililitroak) adieraziko da; azalpen hori, ordea, gainerako produktuetarako pisu-unitateetan (kilogramoak edo gramoak) egingo da.

Erosten ari garen kopuruari erreparatuko diogu, gure beharretara ongien egokitzen den ontzia aukeratzearekin batera. Askotan aproposagoa da produktua solte erostea, nahiz eta beti aukera hori hautatzea ezinezkoa den.

Hemen, errazioak elikagaien eta mahaikideen baitan kalkulatzeko kalkulagailua eskura duzuela gogorarazten dizuegu:
errazio kalkulagailua_zerodespilfarro Erosketa egitean Sukaldera itzuli
Ez zaitez itxuragatik bakarrik gidatu 05 06 Aitzitik, “elikagai itsusiek” eskatzen ditugun edertasun kanonak betetzen dituzten horien ezaugarri nutrizional eta organoleptiko berdinak dituzte.

Elikagai bat itxura estetiko hutsagatik baztertzen badugu, baliabide eta lan asko ari gara alferrik galtzen: erabilitako haziak, lantzeko erabilitako lurra, nekazarien lana, eta ura edo erregaia bezalako beste baliabideen gastua. Baliabide horiek denak galdu egiten dira lan horren fruitua galtzen denean.

Zenbaitetan, erosteko lehentasunei buruz egiten diren azterketek diotenez, kontsumitzaileek kolore eta forma jakin bat duten frutak eta barazkiak izaten dituzte nahiago. Horren ondorioz, esaterako, azenarioen %25-%30 inguru “akastuntzat” jotzen dira eta ez dira dendara iristen, ez dituztelako kanon fisiko edo estetikoak betetzen. Azoketan edo etxaldeetako zuzeneko salmentan, arau horiek ez dute garrantzi berdina, eta, seguruenik, erreskatatzeko moduko azenario “itsusiak” aurkitu ditzakezu.

“Janari itsusia” defendatzeko mugimendu bat dago. “Ugly Food” du izena eta normalean zakarrontzian amaitzen duten elikagaiei aukera bat ematea defendatzen du.

Honen adibide on bat Catalunyan aurkitzen dugu. Fundació Espigoladors buruxkatzearen antzinako jarduera berreskuratu du. Buruxkatzea ekoizlearekin hitzartuta ekoizpen soberakin izateagatik, salmenten jaitsieragatik edo arrazoi estetikoengatik zirkuitu komertzialetik baztertzen diren fruitu eta barazkiak jasotzean datza. Gainera, hau egiteko gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonek egiten dute lan.

Beste adibide bat, 2016ko otsailetik aurrera, EROSKIk urtero antolatzen du "Itsusiak bezain onak" kanpaina, prezio apalagoan, itxura desberdina baina zapore eta kalitate bera duten frutei irtenbidea emateko. Segurtasun-berme bereko produktuak dira, baina ez dituzte forma- eta itxura-estandar normalak betetzen.
Erosketa egitean Sukaldera itzuli
Ahal baduzu, ontziratu gabeko produktuak erosi 06 06 Benetan behar duzun kantitatea kontsumituko duzu eta ez duzu ezer alferrik galduko. Gainera, ingurumena zainduko duzu, plastikoen erabilera murriztuko duzulako.

Ezin baduzu ontziratu gabeko produkturik erosi, begiratu produktuaren etiketa, EDUKI GARBIA zenbatekoa den jakiteko. Horrela, produktuaren zenbat kopuru edo ontzi indibidual behar dituzun kalkulatu ahal izango duzu.

Erosketa egitean Sukaldera itzuli
Eraman dena etxera ahalik eta azkarren 01 05 Saihestu janaria autoko maletategian uztea. Ez zaitez bidean gelditu beste erosketa bat egiteko edota zerbait edateko.

Zuzenean eraman erosketa etxera eta gogoan izan hozkailuan eta izozkailuan gordetzen diren produktuak berehala gorde behar dituzula.

Erosketa egin ondoren eta etxera iritsi bezain pronto, elikagaiak zuzenean biltegiratu behar ditugu. Hona hemen ordena zuzena:
Sukaldera itzuli Erosketatik itzultzerakoan
Kontsultatu kontserbazio-baldintzak 02 05 Sukaldera itzuli Elikagaiek kontserbazio edo biltegiratze baldintza bereziak behar dituztenean, baldintza horiek etiketan azalduko dira eta garrantzitsua da hitzez hitz jarraitzea produktua bizi erabilgarriaren amaierara baldintza ezin hobeetan iristea nahi badugu. Behin ontzia irekita elikagaiak behar bezala kontserbatze aldera, bidezkoa denean, kontsumo-baldintzak eta/edo gehienezko data aipatuko dira. Erosketatik itzultzerakoan Izoztea abantaila askoko kontserbazio-metodoa da. Batetik, elikagaien segurtasun-mailari dagokionez, bakteriak haztea eragozten du denbora luzez, eta, bestetik, oso erosoa da, erosketak egitera gutxiagotan joateko eta arratsalde batean aste osoan jatekoak prestatzeko aukera ematen baitu.

Izozkailu batek lortzen duen hozte-maila izarretan neurtzen da: zenbat eta izar gehiago, orduan eta hotzagoa izango da izozkailuak lor dezakeen tenperatura:
Despentsarekin eta hozkailuarekin gertatzen den moduan, izozkailuan sartzen den lehena atera behar da lehenik. Produktu erosi berriak dagoeneko bazeudenen atzean jarri behar dira. Elikagaiak ordenarik eta irizpiderik gabe sartzea ez da ideia ona.

Elikagaiak biltegiratzeko egokiak diren ontziak erabili behar dira, hausturarik ez dutenak eta erabat itxi daitezkeenak. Era berean, izozteko poltsa bereziak ere erabili daitezke. Produktuak hozkailuan sartzean egiten dugun moduan, elikagaiak nahastea saihestuko dugu, kontaminazio gurutzaturik ez izateko.
• Behi-aziendaren okela: 12 hilabete arte.
• Barazkiak: 12 hilabete arte.
• Oilaskoak, ehizakiak: 10 hilabete arte.
• Arkumea: 8 hilabete arte.
• Txerria: 6 hilabete arte.
• Okela txikitua: 2 hilabete arte.
• Tartak, laberatutako pastelak: 6 hilabete arte.
• Arrain gihartsuak: 6 hilabete arte.
• Ogia eta opilak: 3 hilabete arte.
• Arrain koipetsuak: 3 hilabete edo gehiago arte (arrainaren arabera)
• Itsaskiak: 3 hilabete arte.
PRODUKTUEN GUTXI GORABEHERAKO IRAUPENA Ezinbestekoa da izozte-data idaztea, elikagaia noiz kontsumitu behar dugun jakiteko. Gutxi gorabeherako iraupena izozkailuan:
Elikagai guztiak ez dira berdin izozten; izan ere, elikagai guztiek ez dituzte ezaugarri berberak. Erreferentzia gisa:
- 6ºC - 12ºC - 18ºC - 24ºC (ez luke balioko elikagaiak izozteko) OKELAK Izozteko tenperatura hoberena -18ºC da; hortaz, izozkailuak 3 izar izan beharko lituzke gutxienez. aurretiaz garbitzea komeni da, eta hezurrak kentzea, halakorik edukiz gero.
BARAZKIAK ez dira egokienak izozteko, baina izoztuz gero, aurretik egostea edo galdarraztatzea komeni da, eta ondo xukatzea; izan ere, hezetasunak elikagaia hondatu dezake.
ARRAINAK kasu honetan, aluminio-papera erabil daiteke, ontzi baten ordez. Hori bai, burua eta tripak kentzea komeni da, zati bakoitza garbi uztea eta ondoren lehortzea.
03 05 Izoztuak lehenik gorde Sukaldera itzuli Erosketatik itzultzerakoan
Hozkailukoak bigarren 04 05 Behealdean: Okela freskoak, frutak eta barazkiak, arrain freskoak eta desizozten ari diren produktuak. Elkarrengandik ondo bereizita gordeko dira beti, eta elikagaiak biltegiratzeko egokiak diren ontzietan gordeta.

Erdialdean: esnekiak (gaztak, jogurtak, irabiatuak...), hestebeteak eta arrautzak.

Goialdean: aurretik prestatutako produktuak eta "behin irekita, gorde hozkailuan" dioten produktuak.

Atean: edariak, marmeladak, gurinak, saltsak.
• Arrain freskoa (garbia) eta okela txikitua: 2 egun.
• Okela eta arrain egosiak: 2-3 egun.
• Irekitako esnea, etxeko postreak, egositako barazkiak: 3-4 egun.
• Ondo kontserbatutako okela gordina: 3 egun.
• Barazki gordina eta irekitako kontserbak (beste ontzi batera aldatu): 4-5 egun.
• Arrautzak: 2-3 aste.
• Esnekiak eta iraungitze-data duten beste produktu batzuk: ontzian adierazitakoa.
GUTXI GORABEHERAKO IRAUPENA HOZKAILUAN
Bestalde, tenperatura baxuek eta hezetasunak zenbait elikagairen kalitate organoleptikoa (zaporea, testura eta usaina) kaltetzen dute, eta, horrez gain, hondatu egin ditzakete (onddoak sortu); hortaz, ez dira hozkailuan gorde behar: patatak, tipulak, fruta tropikalak, kafea, tomateak, platanoak, baratxuriak, txokolatea.
Hotzak elikagaiak kontserbatzen laguntzen du, elikagaien ezaugarriak aldatu gabe; izan ere, mikroorganismo gehienak ez dira ugaltzen.

Hozkailuaren kasuan ere, FIFO metodoa erabili behar da. (Fist In, First Out. Sartzen den lehena, irtetzen den lehena)

Hozkailuan elikagaiak jartzeko, fabrikatzaileek hainbat eremu zehatz bereizten dituzte. Gaur egun, hozkailu gehienek tiraderak dituzte horietan zer sartu adierazten duten ikonoekin; normalean, frutak eta barazkiak, okela eta arrainak izan ohi dira, eta hozkailuaren behealdean egon ohi dira.

Ez dira okelak eta arrainak edo frutak eta barazkiak elkartu behar, kontaminazio gurutzaturik gerta ez dadin. Ongi bilduta gorde behar dira, edo, bestela, ontzi egokiak erabili, jariorik ez gertatzeko.
Sukaldera itzuli Erosketatik itzultzerakoan
Despentsakoak hirugarren 05 05 Despentsak ahal bezain leku lehorrena eta freskoena izan behar du, argi- eta bero-iturrietatik urrun, eta nahikoa zabala edo erosoa (adibidez, erretilu erauzgarriekin), produktuak bistara eduki ahal izateko. Eta, ahal bada, itxita egongo da, elikagaiak hobeto babesteko.

Despentsetan, giro-tenperaturan kontserba daitezkeen produktuak gordeko dira soilik. Despentsa antolatzeko, aukera nahiko erosoa da elikagaiak taldeka biltegiratzea: lekaleak, irinak eta eratorriak, arrain-kontserbak, barazki-kontserbak...

Ezinbestekoa da produktu bakoitzaren kontsumo lehenetsiaren data irakurtzea eta iraupen luzeena duten produktuak atzean jartzea. FIFO (first in – first out) metodoa erabiltzea gomendatzen da, hots, sartuko dugun lehena aterako dugu lehenik (produktu berdinetan). Gehien kontsumitzen diren produktuak gainerakoak baino ikusgarriago eta eskuragarriago egotea komeni da.
Sukaldera itzuli Erosketatik itzultzerakoan
Errazio egokiak kalkulatu 01 05 Errazio kalkulagailua_zerodespilfarro Janari gehiegi prestatzea da elikagaiak xahutzeko arrazoirik ohikoenetako bat. Askotan, janari gehiegi prestatzen dugu behar beste janari ez izateak kezkatzen gaituelako edo otordu baterako behar dugun elikagai-kantitate egokia kalkulatzeko zalantzak ditugulako, pertsona kopurua, adina, beharrizan-nutrizionalak eta abar kontuan hartuta.

Anoak behar bezala planifikatzea lagungarria izango da elikagai gutxiago xahutzeko eta dieta askotariko, osasungarri eta orekatua dugula ziurtatzeko.

Soberakinik ez izateko, garrantzitsua da produktuak neurtu edo pisatzea eta prestatuko ditugun kantitateak erabiliko ditugun errazioetara egokitzea. Errezeta bat badugu eta baskularik ez badugu, errezetako gramoak etxean erabiltzeko neurrietara egokituko ditugu, lana errazagoa izan dadin.

Ezagutu gure ERRAZIO KALKULAGAILUAK non elikagaien anoak zehaztasunez kalkulatzeko aukera ematen digun, mahaikide kopuruaren eta motaren arabera, eta erantzuna gramotan edo ohiko unitateetan, halanola, koilarakadak, eskukadak, katiluak, etab.
Erabiltzaile bakoitzak kontuan hartu beharko du prestatuko dituen elikagaiak norentzat izango diren. Gutako bakoitzak beharrizan desberdinak ditu nutrizioari dagokionez, adinaren, eguneko jarduera-mailaren eta generoaren arabera. .

Adibidez, haurrei kantitate txikiak zerbitzatzeko gomendatzen dizuegu, haien neurrira egokituta, eta, hala ere gose badira, errepikatzeko aukera eman.

Hurrengo infografian anoak eskuekin nola neurtu erakusten dizuegu:
Nola kalkulatu anoak?_Elika kontsumitzailea Kalkulagailuko anoen neurria “batezbesteko neurria” duen pertsona batek jan beha duen elikagai bakoitzeko kantitatearen araberakoa da. Sukaldera itzuli Sukaldatzerakoan
Sobera gelditu zaizkigun elikagaiak (berr)erabiltzea lagungarria da elikagaien xahuketari aurre egin eta dirua aurrezteko, baita klima-aldaketaren ondorioen aurka borrokatzeko ere. Gainera, ondo antolatuz gero, bizitza erraztuko digu, dendan eta sukaldean denbora aurreztuko baitugu. Soberakinak modu seguruan kontserbatzeko, honako jarraibide hauek bete behar dira: Kontuan hartu oinarrizko higiene arauak. Garbitu eskuak elikagai-soberakinak ukitu baino lehen eta erabili soilik garbi dauden sukaldeko tresnak. Komenigarria da sobera geratu diren elikagaiak ahalik eta azkarren gordetzea hozkailuan edo izozkailuan. Batzuetan, elikagaiak tarte batez utzi behar dira bere horretan, tenperatura apur bat jaisteko (gehienez ere ordubetez uztea gomendatzen dugu); hala ere, gogoan izan beharra dago ahalik eta azkarren sartu behar ditugula hozkailuan, hondatu ez daitezen. Elikagaia azkarrago hozteko, soberakinak hondo txikiko ontzietan gorde daitezke. Kutsatzen ez direla ziurtatzeko, hermetikoki (estalkiarekin) ixtea komeni da. Janari asko gelditu bada sobera, banatu zati txikiagoetan. Izan hozkailua eta izozkailua txukun; hau da, gorde elikagai gordinak eta kozinatuak bereiz, kutsatze gurutzaturik gerta ez dadin. Horrez gain, garrantzitsua da produktuen artean tartea uztea, airea igaro dadin eta hozte-prozesua hobea izan dadin. 7. erronkan azaldu genizun hori nola egin. Soberakinen ontzietan etiketa bat jartzea komeni da, horien edukia, anoak (kantitatea) eta noiz gorde den adierazita. Bai hozkailuan bai izozkailuan gordetako elikagaiekin egin dezakezu hori. Kontserba-latetako soberakinen kasuan, atera itzazu jatorrizko ontzitik eta gorde kristalezko edo plastikozko tuper batean. Ondoren, sartu ontzia hozkailuan. Oro har, ez da gomendatzen soberakinak hozkailuan bi edo hiru egun baino gehiago egotea (ikusi ondoko taula). Ondoko taulan, elikagai bakoitza hozkailuan zenbat denboraz eta nola kontserbatu azaltzen da, eta izoztu daitekeen ere adierazten da. Arrain-zopa 1-2 egun Erdiko baldak Bai Kozinatutako arraina 2 egun Goiko baldak Bai Kozinatutako elikagaia Kontserbazio-denbora Hozkailuko txokoa Izozteko aukera Kozinatutako haragia (gorria/zuria) 3-4 egun Goiko baldak Bai Arrautza egosiak 7 egun Goiko baldak Ez da gomendatzen Gisatuak 3-4 egun Goiko baldak Bai Kontserbak 3-4 egun Erdiko baldak Ez Entsaladak Eguenan bertan Erdiko baldak Ez Etxean eginiko tartak 4 egun Erdiko baldak Bai
(Kremekin eta esnegainarekin ez da gomendagarria)
Itsaskiak 2-3 egun Goiko baldak Bai Barazki egosiak 4-5 egun Beheko balda Bai Pureak, kremak 3 egun Erdiko baldak Bai Lekaleak 5-6 egun Erdiko baldak Bai Arroza 4-5 egun Goiko baldak Ez Ogia Hozkailutik kanpo - Bai Pasta 2-3 egun Goiko baldak Bai Pizza 1-2 egun Goiko baldak Bai 02 05 Soberakinak modu egokian gorde Sukaldera itzuli Sukaldatzerakoan
Izoztea elikagaiak kontserbatzeko metodo bat da, zeinaren bidez mikroorganismoen hazkuntza geldiarazten den; hala ere, desizoztean, mikroorganismoak berriro hazten dira.

Gainera, kontuan hartu behar da elikagaiek beren ezaugarri organoleptikoak (zaporea, testura, etab.) galtzen dituztela berriro izoztean.

Printzipioz, ez genuke aurretik izoztutako elikagai gordin bat berriro izoztu behar, berriro izoztu aurretik kozinatze-prozesu batetik igaro denean izan ezik. Era berean, ez genuke desizoztu dugun kozinatutako elikagai bat berriro izoztu behar.

Bestetik, kontu batzuk izan behar dira kontuan elikagai bat desizoztera goazenean:
Desizozteko, produktua hozkailuan gorde behar da gutxi gorabehera 24 orduz. Behin desizoztuta, elikagaiak berehala kozinatu behar dira. 03 05 Ez izoztu berriro elikagaiak Sukaldatzerakoan Sukaldera itzuli
Zopa, krema, saltsa, gisatu, eta abarren kasuan, berotzen doan heinean nahasten joatea komeni da, beroa homogeneoki banatzeko. Irakiten hasten den momentua erreferentzia gisa erabil daiteke.

Mikrouhin-labea erabiltzen badugu, elikagaia estali egin behar da, hezetasunari eusteko eta beroa uniformeki banatzeko.

Bestetik, adierazi behar da elikagaiaren kalitatea murriztu egiten dela berriro berotzen dugun bakoitzean. Hortaz, kontsumituko dugun kantitatea bakarrik berotzea da onena.
04 05 Gutxienez 60º-tan berriz berotu elikagaiak Sukaldatzerakoan Sukaldera itzuli
Prestatzen ditugun errezeten soberakin askok plater berriak prestatzeko balio diezagukete, eta horrela bigarren bizitza bat eman.

Aprobetxamendu errezeta asko daude eskuragarri, baina guk errezeta batzuk proposatzen dizkizugu soberakin horiei etekin osoa ateratzeko:
Aprobetxamendu errezetak_zerodespilfarro RECETAS PARA APROVECHAR Y QUE TE APROVECHE_dfb y eshab BAZTERKINAK_BCC Hemen plataformako kideek eskainitako aprobetxamendu errezeta gehiago aurki ditzakezue: 05 05 Plater berriak sortu soberakinak erabiliz Sukaldatzerakoan Sukaldera itzuli
Lehenik eta behin, hobe da anoa txikiak eskatzea, eta, bukatzean gose bagara, beste bat eskatzea. Ez eskatu jango duzuna baino gehiago. Galdetu zerbitzariari nolakoa den anoen tamaina menua hobeto aukeratzeko.

Aukera interesgarria izan daiteke menu erdirik, eguneko platerik edo haurrentzako menurik dagoen galdetzea. Modu horretan, ez duzu eskatuko kontsumituko duzuna baino askoz gehiago.

Beste aukera bat da zerbitzariei eskatzea anoen tamaina zuk jango duzun kantitatera egokitzeko.
01 02 Ez eskatu jango duzuna baino gehiago Sukaldera itzuli Etxetik kanpo jatean
Aproposena anoak gure beharretara egokitzea den arren, jatetxeetan soberakinak geratu ohi zaizkigu platerean. Europako herrialde askotan, ohikoa da jatetxeak ontzi bat eskaintzea soberakinak etxera eramateko, baina Euskadin oraindik ez da gehiegi zabaldu neurri hori. Egoera konpontzeko eta mahaikideak zein ostalariak kontzientziatzeko, hainbat ekimen jarri dira abian jatetxeek soberakinak etxera eramateko ontziak eskain ditzaten.

Soberakinak etxera eramateko zenbait modu daude: jatetxeak eskaintzen dituen erabili eta botatzeko ontziak, edo ontzi birziklagarriak edo konpostagarriak (adibidez, Gourmet Bag deiturikoak). Horretaz gain, gure tuperrean ere eraman ditzakegu soberakinak, edota doggy bag direlakoetan (soberakinak etxeko animalientzat eramatekoak).
02 02 Etxera eramateko paketatu diezazutela eskatu Etxetik kanpo jatean Sukaldera itzuli

Kontaktua Lege oharra eta cookieak Weborri hontako dokumentu eta materiale guztiak ELIKA Fundazioarenak dira, eta hauen erreprodukzioa ondorengo lizentziaren pean dago araututa: CC BY-NC-SA 4.0 ·
You don't have permission to register