









Aholkuak
Ekin elikagaien xahuketaren aurka!

Diagnostikoa etxeetan
Izena-eman Euskadiko xahuketaren zenbaketan parte hartzeko!
Dohaintzan emateko gida
Xahutzearen aurkako urrats solidarioa

Sentsibilizazio kanpaina
"Janaria ez da botatzen"
berria

Nekazaritzako elikagaien katean bazter utzitako elikagaiak dira, oraindik ere jan daitezkeenak eta egokiak direnak giza kontsumorako. Alabaina, ez zaie erabilera alternatiborik ematen, eta, ondorioz, hondakin gisa suntsitzen dira.



Europar Batasunean galdu edo xahutu egiten da ekoiztutako elikagaien % 20. Hau da, 89 milioi tona elikagai edo 179 kilo pertsonako. Kalkuluen arabera, fenomeno horrek 143 milioi euroko kostuak eragiten dizkio EBri.



Elikagaiak ekoizteko, energia- eta baliabide-kopuru handiak behar ditugu, baina horiek, ura edo landu daitezkeen lursailak, adibidez, gero eta urriagoak dira. FAOren arabera, uraren aztarna hidrikoak munduan erabiltzen den uraren % 70 hartzen du. Gainera, elikagaien ekoizpenak Berotegi Efektuko Gasen (BEG) igorpen zuzenen % 17 eta guztirako ingurumen-eraginen % 20 eta % 30 artean eragiten ditu.
Janaria botatzen dugunean, ez dugu dirua bakarrik xahutzen; ura eta energia ere xahutzen ditugu, eta, hori gutxi balitz bezala, mesede egiten diogu klima-aldaketari.




