Kontsumitzaileek elikagaien xahuketa murrizteko tresnak, jardunbide onak eta gomendioak

JRCk orientazio gisa balio duen dokumentu bat argitaratu du, batik bat erakundeentzat, eta kontsumitzaileei begira zenbait jarduketa proposatzen ditu.

Bloke nagusian sei jarduketa mota orokor proposatzen dira, eta ebidentzietan oinarrituta daude.

Hiru jarduketa etxerako dira:

  + Etxeetarako iradokizunak eta tresnak

  + Etxeetarako aholkuak

  + Tokiko sentsibilizazio-kanpainak

Bi etxetik kanpo garatzeko dira:

  + Hezkuntza-programak eta eskola-jangeletarako jarduketak

  + Elikadura-zerbitzuetan gauzatzeko jarduerak

Azkenekoa erakunde-mailakoa da, eta elikagaien xahuketa murrizteko programa nazionalak izatearen garrantzia azpimarratzen du.

Gainera, erakunde publikoentzako gomendioak eta ekintzak ere biltzen ditu; zehazki, honako hauek: xahuketa ebaluatzen duten erakundeentzako tresnak eta gomendioak, eta ekintza- eta kontrol-planak diseinatzeko gomendioak.

Azkenik, antzeman diren arrakalak deskribatzen ditu eta ikerketa-beharrei erantzuteko gomendioak ematen ditu.

You don't have permission to register