WORKSHOP · Elikagai-soberakinak emateko jardunbide egokiei buruzko tailerra: Elikagaien xahuketa murrizten duen soluzio solidarioa

Elikagaien xahuketa onartezina da hamar pertsonatik bat egunero gosez lo egiten den mundu batean, ingurumenerako eta klimarako zama izateaz gain. Elikagaien galera eta xahuketa murrizteak aldaketa sistemikoa eskatzen du elikadura-sistema guztietan.

Elikagaiak dohaintazan emateko Lantaldeak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, EAEko hiru hiriburuetako Osasun Zerbitzuek eta elikagaien sektoreko Ausolan, Oreka eta Amatemann S.L. enpresek elkarlanean, «Euskadin elikagai-soberakinak doahintzan emateko gida» prestatu dute.

Helburuak

Tailerrean, Euskadin elikagai-soberakinak emateko gida orientagarria errepasatuko da, elikagai-soberakinak behar bezala emateko bete behar diren higiene- eta osasun-baldintzak adieraziz.

Gainera, elikagai-soberakinak birbanatzeko bi kasu praktiko aurkeztuko dira, bata ekoizpen primarioarekin erlazionatua eta bestea kolektibitateentzako otorduak prestatzen duten establezimenduen arloan.

 

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Elikagai-enpresak: Elikagaien emaileak, birbanatzaileak eta hartzaileak eta Administrazioak.

 

Metodología

Lau profesionalek parte hartuko dute tailerrean. Elikagai-soberakinen dohaintzaren arloan dauden esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko dituzte. Era berean, dohaintzan emandako elikagaien birbanaketaren inguruko ziurgabetasunak eta balizko irtenbideak aztertuko dira.

Jardunaldia gazteleraz emango da.

 

Egitaraua

9:00 – 9:30 Erregistroa
9:30 – 9:45 Ongietorria eta irekiera.
9:45 – 10:15 Euskadiko elikagaien xahutzearen aurkako jarduerak. Arantza Madariaga, Elika Fundazioako Zuzendaria.
10:20 – 11:00 Elikagai-soberakinak emateko higiene- eta osasun-baldintzak. Dohaintzarako gida.  Jose María Escudero, Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza, EJ.
11:00 – 11:35  Atsedenaldia
 
Kasu praktikoak:
11:35 – 12:20 Elikagaien soberakinak sukalde nagusietatik eta jantoki kolektiboetatik birbanatzea. Denis Ugalde, OREKA-ko Fundatzaile eta CEO.
12:25 – 13:20 Buruxkaketa berreskuratzea gizarte- eta ingurumen-balio gisa. Elena Cereceda, Buruxka.
13:20 – 13:40 Galderak egiteko eta eztabaidarako txanda.
13:45 Itxiera.
You don't have permission to register