Webinar: RECIRCULAR ALIMENTACIÓN aurkezpena

Azaroaren 12an, asteartea, 10:00etan. Teams bidez.

2022an, Eusko Jaurlaritzak, Elika Fundazioaren bitartez, “Elikagaien Xahuketaren Analisia Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Katean” txostena aurkeztu zuen. Azterketa horretan Euskadiko nekazaritzako elikagaien sistemako ehunka enpresak parte hartu zuten. Elikagaien xahuketaz gainera, azterketak “material potentzialki aprobetxagarriak” identifikatu zituen (beste elikagai-zati batzuk, azpiproduktuak, hondakinak, etab.), ekoizpen- eta eraldaketa-faseetan kuantifikatuak; urtean 230.000 tonatik gora ziren.  Horrek berarekin dakar euskal nekazaritzako elikakatea asko hobetzeko aukera; eta produktu horiek hobeto balioesteko formulak bilatu eta, horrela, kate horretako eragile guztietarako balio erantsia sortzeko formulak bilatu behar ditu, Ekonomia Zirkularraren ereduan oinarrituta.

Aukera horri esker, Elika Fundazioa eta recircular startupa lankidetzan aritu dira. Baliabide horiek guztiak ikusarazteko, balorizazio-aukerak identifikatzeko eta enpresak eta erakundeak konektatzeko, euskal nekazaritzako elikagaien sektorearen eskura tresna digital bat jartzen da. Baliabide horiei bigarren bizitza bat ematea da helburua.

RECIRCULAR enpresetarako online plataforma bat da, eta soberakinak, hondakinak, materialak eta erabilitako ekipoak horiek berrerabili edo birziklatu ditzaketen beste erakunde batzuekin lotzen ditu. Plataforman, erakundeek probetxurik ateratzen ez dieten baliabide horiek ikusgai jar ditzakete, eta tresnaren algoritmoak automatikoki ematen die horren berri baliabide horien kontsumitzaile izan daitezkeen beste enpresa batzuei. Elika Fundazioaren eta recircularen arteko lankidetzaren bidez, orain nekazaritzako elikagaien enpresentzako soberakinen kategoria espezifiko bat sortu da, hauek aprobetxatzeko helburuarekin.

Webinar honetan, plataforma eta bere funtzionamendua aurkeztuko ditugu, baita Euskadiko enpresentzat horrek suposatzen dituen adibide eta aukerak ere.

You don't have permission to register