RECIRCULAR ALIMENTACIÓN plataforma digitaleren aurkezpena
ELIKA Fundazioak, ofizialki aurkezten du “Recircular Alimentación”. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatutako Elikagaien ahuketaren aurkako Euskal Estrategiaren barruan sartzen da. Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede. Recircular adimen adituaren bidez sustatutako plataforma digitala da, elikagai-soberakinak sortzen dituzten pertsonak errebalorizatu ahal dituztenekin lotzen dituena.
2022an, Eusko Jaurlaritzak, Elika Fundazioaren bidez, “Elikagaien Xahuketaren Analisia Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Katean” txostena aurkeztu zuen, non nekazaritzako elikagaien euskal sistemako ehundaka enpresak parte hartu zuten. Elikagaien xahuketa beraz gain, azterlanak “aprobetxa daitezkeen materialak” identifikatu zituen (elikadurako beste zatiki batzuk, azpiproduktuak, hondakinak, etab.), ekoizpen- eta eraldatze-faseetan kuantifikatuta; urtean 230.000 tona baino gehiago ziren.
Behar horretatik abiatuta sortu da RECIRCULAR ALIMENTACIÓN, Euskadiko recircular startup-arekin egindako lankidetzaren emaitza; RECIRCULAR ALIMENTACIÓN plataforma da, industriako soberakinak errebalorizatu ahal dituztenekin lotzeko. Orain kategoria espezifiko bat sortu da nekazaritzako elikagaien enpresentzat. Hala, enpresek aprobetxatu gabe geratu zaizkien baliabideak ikusgarri egin ahal izango dituzte, eta, algoritmo baten bidez, balioztatzeko interesa izan dezaketenei automatikoki jakinaraziko zaie.
Gainera, enpresek aurrezki ekonomikoak eta ingurumen eta gizarte arloko onurak sortzen dituzte, recircularen Eragina Neurtzeko Metodologiaren bidez neurtzen direnak. Hala, karbono-aztarna murrizteko, ura eta energiaren kontsumoa murrizteko eta giza-osasuna hobetzeko adierazleak kalkula daitezke. Erabiltzaileek transakzio bakoitzaren eragin-txostenak, adierazle horien kalkuluak biltzen dituztenak, deskarga ditzakete.