Kontsumo ohiturak eta elikagaien xahuketa etxeetan konfinamenduan zehar
Duela gutxi argitaratu da Red Sin Desperdicio sareko ikertzaile batzuk egindako azterlana, zeinetan parte hartu zuen Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformak. Azterlan horretan, COVID-19ak eragindako lehen olatuan konfinamenduak kontsumo ohituretan eta elikagaien xahuketan izan zituen ondorioak aztertzen dira.
2020ko maiatzaren 14tik ekinaren 11ra bitartean inkesta bat egin zen on-line, eta baliagarriak ziren 6239 erantzun jaso ziren, ondoren aztertzeko. Honako hauek dira ondorio nagusietako batzuk:
- Parte-hartzaileen % 95ek adierazi zuten ez zutela ohi baino elikagai gehiago xahutu. Batez beste, honako hau zian da elikagaien xahuketa: 2324 g etxeko eta asteko, hau da, 88 g pertsonako.
- Elikagaien xahuketari dagokionez, alde nabarmenak atzeman ziren, parte hartzaileen artean, adinaren, generoaren, etxearen osaeraren eta COVID-19aren ondoriozko lan-egoeraren arabera.
- Gainera, zirudienez, elikagaiekin zerikusia zuten jokabideek (besteak beste, beldurraren eta antsietatearen ondorioz gehiago erostea, konfinamenduaren aurretik baino elikagai gehiago gordetzea, edo elikagaiak erostean inprobisatzea) xahuketari eragiten zioten inkestan parte hartu dutenek adierazitakoaren arabera.
Dokumentuaren amaieran, lortutako emaitzak alderatu egiten dira antzeko xedez beste herrialde batzuetan egindako azterlanekin.