Elikagaien xahuketa, Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteko protagonista

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR, ingelesezko siglengatik) Europa-mailan hondakinen prebentzioari buruzko sentsibilizazio-kanpainarik handiena da. Tokiko eta eskualdeko agintaritzek sustatzen dute, eta Euskadiren kasuan, Ihobek antolatzen du, ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak. Gainera, aurten Elikak lagundu eta parte hartuko du, Elikagaiak xahutzearen aurkako euskal estrategia sustatzen duen erakunde publikoa baita.

 “Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da” lelopean, aurten EWWRk elikagaiak xahutzearen gaia jorratuko du. Astebetez, azaroaren 16tik 24ra, kanpainak gonbita egiten die Europako biztanle guztiei, administrazioak, enpresak, GKEak eta herritarrak barne, azaroko aste berezi horretan baliabideak eta hondakinak modu jasangarrian kudeatzeari buruz kontzientziatzeko jarduketak gauzatzera.

Aste horretan egingo diren ekintzek ahalik eta oihartzun eta eragin handien izan dezaten, pertsona eta erakunde interesdunek beren jarduketak erregistratu ahalko dituzte eta, ondoren, EAEn aurkezten diren hautagaitza guztien artean proposamen onenak hautatu eta aintzatetsiko dira. Horretaz gain, hautatutako proiektuen arduradunak Europako erakunde antolatzaileen aurrean proposatuko dira Europako sarirako hautagaitza gisa.

Euskadiko Plataformako hainbat kidek aurkeztuko dituzte elikagaiak xahutzeko ekintzak.

Bestalde, Elika Fundazioak parte hartuko du hainbat forotan, non, besteak bete, elikagaien galerak eta xahutzea murrizten eta kudeatzen laguntzen duten jardunbide egokiak jorratuko diren:

Eguna Antolatzailea Lekua Ekitaldia 
18, astelehena Puente Colgante Boutique Hotel Portugalete I. SUITE topaketa Bizkaia Aretoan
20, asteazkena Arratiako mankomunitatea On-line HORECA eta merkataritzako sektoreetako elikagaien xahutzeari buruzko web-mintegia
21, osteguna Arabako Aliantza Ignacio Aldecoa kulturetxea, Vitoria-Gasteiz Elikagaien xahutzearen aurkako jardunbide egokiak
22, ostirala Berpiztu Programa – LJE, Eusko Jaurlaritza Arespalditza Aiaraldea eskualdeko elikagai-soberakinak bildu eta kudeatzeko proiektu kanalaren emaitzen aurkezpena
You don't have permission to register