Jatetxeetan elikagaien xahuketa murrizteko gida

Barra de ideas ekimenak eta Too Good To Go mugimenduak elikagaien xahuketa murrizteko gida bat argitaratu dute. Gida horren xedea ostalariei laguntzea da; horretarako, beren stocka kudeatzeko eta xahuketa ahalik eta gehien murrizteko orientazioa ematen die.

 

Gidak jatetxeei zuzendutako hainbat gako biltzen ditu, elikagaien xahuketa saihestu dezaten: nola egin erosketak, nola adierazi platerari buruzko informazioa kartan, produktuak nola manipulatu eta hoztu, etiketak nola jarri eta produktuak nola prestatu.

 

Horrez gain, elikagaien xahuketaren aurkako ekimenak aplikatzen dituzten jatetxeen zenbait adibide ere aipatzen ditu. Askotariko informazioa aurki daiteke gidan: arrakasta-kasuak, adibideak, elikagaien xahuketarekin lotutako aplikazioak eta plataformak, baita ostalaritzaren sektorea gero eta jasangarriagoa izatera animatzeko ekimenak ere.

 

Gida doakoa da eta esteka honetan deskarga daiteke:

You don't have permission to register