Frantziak arautu egin du animalia-jatorriko elikagaien dohaintza
Frantziako Gobernuak 2020ko maiatzaren 19ko Dekretua argitaratu du. Horren bitartez, dohaintzan ematetik salbuetsita dauden elikagaien kategoriak ezarri dira, elikagaiak kontserbatzeak sor dezakeen osasunerako arriskuaren arabera.
Dekretuak hainbat betebehar ezartzen ditu elikagaien jatorria aintzat hartuta:
- Zuzeneko entregak egiten dituzten establezimenduek eta handizkariek eman ditzakete dohaintzan animalia-jatorriko elikagai ontziratuak.
- Elikagai-enpresek dohaintzak egin ahal izango dituzte, baldin eta Europako araudiaren arabera baimenduta badaude eta produktuek osasun-marka edo dagokien identifikazioa badute.
- Taldeentzako sukaldaritzako establezimenduek animalia-jatorriko elikagai ontziratuak eman ahal izango dituzte dohaintzan, baita “aurretiaz eginiko sukaldaritzako prestaketak” eta “soberakinak” ere (prestatu diren eta bezeroei aurkeztu ez zaizkien elikagaiak, beroan edo hotzean kontserbatzeko higiene- eta osasun-baldintzak bermatzen dituztenak).
0 Iruzkinak