Etxeetako elikagaien xahuketaren konparazio-txostena (2020 vs 2019)

MAPAk Espainiako etxeetan xahutzen diren elikagai eta edariei buruzko txosten berri bat argitaratu du «Más alimento menos desperdicio» estrategiaren baitan. Bertan, 4.000 etxetako datuak bildu ditu, online inkesten bidez eskuratutakoak. Ondoren, 2020ko datuak 2019koekin alderatu ditu, pandemiak etxeetako kontsumo-joeretan zer-nolako eragina izan duen aztertzeko asmoz.

Txostenaren emaitzetatik ondoriozta daiteke 2020. urtean murriztu egin dela elikagaiak xahutzen dituzten etxeen portzentajea; izan ere, azken urte horretan % 75,3koa izan da, eta 2019an % 79,1ekoa izan zen. Dena den, guztira sortutako xahuketaren bolumenak % 0,8 egin du gora.

2020an goranzko joera ikusi da prestatutako plateren xahuketan, xahututako elikagai guztien % 23,8 hartzen baitute (2019an % 15,3).

Dena den, gehien xahutzen direnak erabili gabeko produktuak dira (% 76,2), eta horien artean aipagarrienak frutak eta barazkiak dira. Hala ere, ehuneko hori 2019koaren azpitik dago, orduan % 84,7koa izan baitzen. Elikagaien xahuketa handiena egiten duten kolektiboak gazteak, heldu independenteak eta erretiratuak dira.

2020an, xahuketa-tasa (xahututako bolumena/erositako bolumena) murriztu egin da 2019aren aldean (% 4,3 eta % 4,7), nagusiki elikagaien erosketa % 11,2 areagotu delako.

You don't have permission to register