Garbantzu-hanburgesak eta jogurt-saltsa

Prestaketa: 45 minutu

Anoak: 4

Egilea:
leioaostalaritzaeskola
Categories: , , Tag:

Description

Osagaiak

Garbantzu-hanburgesak
200 g Garbantzu egosiak
100 g Tipula
50 g Piper gorria
1 ud Sagarra
30 g Arbendola
b/b Irina eta arrautza
b/b Gatza, piperbeltza, kurkuma eta intxaur muskatua
b/b Frijitzeko oliba-olioa
Hornigaia
1 unit. Entsalada-tomatea
b/b Gatza eta oliba-olio birjina
   
Jogur saltsa
1 unit. Jogur naturala
1 unit. Limoia
1 p.k. Perrexil xehetua
b/b Gatz

g: gramo; unit.: unitate; p.k.: postre koilarakada; b/b: behar bezain beste

Prestaketa

Garbantzu-hanburgesak:
– Bigundu brunoise erara moztutako tipula eta piper gorria.

– Gehitu sagarra kubo txikietan eta almendra xehatuak, eta sueztitu.

– Ondu gatza, piperbeltz, kurkuma eta intxaur muskatuarekin.

– Txikitu garbantzuak pasta lodia osatu arte.

– Nahasi barazkiak garbantzuekin, eta eman hanburgesa-forma.

– Pasa hanburgesak irinarekin eta arrautza irabiatuarekin.

– Berotu olioa eta frijitu hanburgesak, minutu batzuk alde bakoitzetik. Xukatu sukaldeko paperean, olioa xurgatzeko

Jogur saltsa:
– Prestatu jogurt-saltsa osagai guztiak nahasiz.

Aurkezpena

– Ipini hanburgesa plateraren alde batean eta ilargi-erditan moztutako tomate ondua bestean.

– Ondoan, ipini jogurt-saltsa.

You don't have permission to register