Har ezazu parte Euskadiko elikagaien xahuketari buruzko diagnostikoan

Ba al zenekien pertsona bakoitzak, gutxi gorabehera 176 kilo elikagai xahutzen dituela urtean? Zure laguntza behar dugu kopuru hori murrizteko.

Boluntarioen bila gabiltza euskal lurraldeko etxeetan elikagai xahuketa zenbatekoa den aztertzeko.

Datozen asteetan, eta Elikagaien Xahuketa Murrizteko Euskal Estrategiaren esparruan, ELIKA Fundazioak eta HAZIk, “Enraíza DerechosGKEaren bidez, azterlan bat egingo dute euskal familiek zenbat elikagai xahutzen dituzten jakiteko eta xahuketa horren arrazoiak identifikatzeko.

Lortzen ditugun datuen arabera, autonomia eremuan elikagaien xahuketa murrizteko beharrezkoak diren neurri zehatzak abiaraziko ditugu, eta, hala, Euskadiko Itun Berdearen konpromisoak beteko ditugu.

Elikagaien xahuketak kezkatzen bazaitu eta murrizten lagundu nahi baduzu, har ezazu parte egiten ari garen diagnostikoan.

Bete formulario hau edo bidali mezu bat helbide honetara: h.barco@enraizaderechos.org  eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Zabal ezazu!

Eskerrik asko!!

FoodrUs
You don't have permission to register