Jardunbide egokien gida buruxkatze segururako

Dokumentu horrek erabilgarria izan nahi du elikagaien aprobetxamendua sustatzeko eta lehenengo sektorean galerak murrizteko. Gainera, neurri berean, segurtasun juridikoa ematen du eta babestu egiten ditu ekoizleen legezko interesak.

Kataluniako Nekazaritza Sailak gida bat aurkeztu du. Gida Espigoladors fundazioak egin du, Unió de Pagesos-ekin, Kataluniako Nekazaritza Kooperatiben Fundazioarekin, eta IRTArekin lankidetzan, eta xede du inplikatutako alderdi guztiei buruxkatze segurua bermatzeko oinarriak eta jardunbide egokiak ematea.

 

Zer da buruxkatzea?

Buruxkatzea honako honetan datza: uzta nagusiaren ostean edo bildu gabeko ereindako uztetan landan geratu diren elikagaiak biltzea, ustiategiko titularrak baimena eman ostean.

 

Buruxkatzea boluntarioek egiten dute sarritan, jarduera osagarri gisa eta irabazi asmorik gabe, eta gizartetik baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonen enplegua sustatzeko ekimenekin dago lotuta.

 

Halatan, Katalunian iaz 235.202 tona elikagai berreskuratu ziren, eta horrek ekidin egin zuen 114.073 kg CO2 isurtzea eta balioetsi da 151 milioi litro ur aurreztu zirela.

Buruxka proiektua-Buruxkatze ekimena Nafarroan

Buruxka, gizarte- eta ingurumen-balio gisa, buruxkatzea berreskuratzeko proiektua da, eta Deierri Haraneko Udalak, UPNAk eta INTIAk sustatzen dute, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren (LGP) babespean, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez: “Europak landaguneetan inbertitzen du”, baita Nafarroako Gobernuak ere.

 

2020ko irailaren amaieran, lehenengo buruxkatzeak egin ziren Sartaguda, Carcar eta Lakar udalerrietan.

 

Hogei boluntariok baino gehiagok eta Abartzuzako Zumadia eskolako ikasleek, proiektuko taldearekin batera, 951 kilo tipula, mahatsa eta tomate bildu zituzten, eta horiek guztiak Nafarroako erribera eremuko kolektibo sozialei eman zaizkie.

You don't have permission to register