BILBAO CIRCULAR aurkeztu da, elikagaien xahuketaren aurkako Bilboko merkataritza eta ostalaritzarako plataforma

– 28 enpresa aitzindarik osatzen dute Bilbao Circular plataforma berria.

– Enpresa horiek, zeinak beren sektoreko erreferente baitira, jasangarritasunaren alde beste pauso bat ematea erabaki dute, eta horretarako beren soberakinak zenbatu eta horiek prebenitzeko eta kudeatzeko plan bat egingo dute. 

– Urtebetean 43.608,62 kg (43,6 t) janari berreskuratu eta eman dira dohaintzan.

– Eusko Jaurlaritzak Elikaren bidez egindako diagnostikoaren arabera, ostalaritza- eta merkataritza-sektoreak euskal elikakateko xahuketaren % 12 eta % 26 artean sortzen du.

– Ekintza hori Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Estrategiaren parte da eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Basque Green Deal – Euskadiko Itun Berdea ekimenean sartzen da.

Eusko Jaurlaritzak, Elika Fundazioak koordinatuta, euskal nekazaritzako elikagaien sisteman elikagaien xahuketa aztertzen zuen azterlan aitzindari bat argitaratu zuen 2022an. Azterlan hori Europako Batzordeak Europan elikagai-hondakinen neurketa homogeneizatzeko ezarritako jarraibideei jarraikiz egin zen.

Azterlan horren arabera, euskal elikakateak 244.972 tona xahutzen ditu, eta horietatik % 52 etxeetan xahutzen dira, % 26 banaketan eta % 12 HORECAn. Horrez gain, elikakateko maila horietan xahutzen denaren % 37 jangarria da, hau da, 40 k pertsona eta urteko. Horrexegatik, hain zuzen ere, da hain garrantzitsua etxeetan zein HORECA eta merkataritza-sektorean xahuketa nola murriztu lantzea, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sail berriko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Iker Iglesiasek azpimarratu duen bezala. Horretarako, lankidetza publiko-pribatua da formularik onena.

Elikagaien xahuketa murriztea hasi berri dugun legegintzaldi honetan gobernu berriak sustatu nahi duen Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikan sartuko da. Lege horren helburua da euskal elikadura-sistema jasangarria lortzea, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Iker Iglesiasek iragarri duenaren arabera.

Bilbao Circular plataforma

2023. urtean, bederatzi enpresak beren soberakinak prebenitzen, murrizten eta errebalorizatzen laguntzen duten zerbitzuak gidatu eta tresnak sortu zituzten, beren lehiakortasuna, jasangarritasuna eta legedia betetzea hobetzeko. Orain, hasierako esperientzia horren ondoren eta Elika Fundazioaren eta Bilbao Dendak elkartearen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza gisa, proiektua Bilboko ostalaritzako eta merkataritzako gainerako establezimenduetara bideratu eta ireki da. Horrelaxe sortu da BILBAO CIRCULAR plataforma, sektoreko beste enpresa batzuei beren soberakinen kudeaketa hobetzen eta xahuketa murrizten laguntzeko eskuratutako informazioa eta ezagutza partekatzeko, Rafael Gardeazabal Bilbao Dendak-eko presidenteak nabarmendu duenez.

Helburuak

 – Soberakinen analisi kuantitatibo eta kualitatibo baten bidez problematika ulertzea.

 – Irtenbideak eskaintzea, enpresa bakoitzari egokitutako konponbideak diseinatuta eta ezarrita.

 – Negozio bakoitza dagokion lege-esparruarekin elkartzea.

 – Enpresa berrietara estrapolatzea edo eskalatzea ahalbidetuko duten tresnak garatzea eta baliabideak eta zerbitzuak sortzea.

Enpresa bakoitzak elikagaien xahuketa prebenitzeko bere plana (PPDA) egingo du. Plan horrek bere barne-prozesuen kudeaketan lagunduko dio, eta honako hauek biltzen ditu:

 – Xahuketa aztertzea eta ezaugarritzea, enpresa bakoitzean soberakina neurtuta, haren tipologiaren eta negozioan duen ingurumen- eta ekonomia-inpaktuaren ikuspegi zehatza izateko.

 – Aztertutako prozesu bakoitzeko hobekuntza-ekintzak proposatu eta ezartzea.

 – Enpresako prozesuetako kausak eta puntu kritikoak aztertzea, baita xahuketaren inguruko politikak eta soberakina sortzeko puntu kritikoak ere.

2023ko urritik 2024ko urrira bitartean lortutako datu batzuk

Arantza Madariaga, Elika Fundazioako zuzendariaren esanetan, 2023ko azaroan proiektu pilotuaren emaitzak argitaratu zirenetik, enpresek beren prebentzio-planak ezarri eta soberakinak kudeatu dituzte. Azpimarratzekoa da Uvesco taldearen kasua (BM supermerkatuak); izan ere, talde horrek supermerkatu bakarrean abiarazi zuen pilotua eta aurten Bilboko beste 30 establezimendu atxiki dira. Guztira, 43.608,62 kg (43,6 t) elikagai berreskuratu dira, hau da, gutxi gorabehera 95.273 otordu. Horiek Bilboko gizarte-erakundeei eman zaizkie dohaintzan, bana ditzaten.

Soberakin horiek berreskuratu eta kudeatuta, atmosferara 236.210,89 kg CO2 isurtzea ekidin da eta 135.271.734,43 litro ur aurreztu dira.

Hurrengo pausoak

Soberakinak kudeatzen ari diren erakundeei dagokienez, horiek modu seguru eta jasangarrienean berreskuratzea eta dohaintzan ematea babesten jarraituko da, eta elikagaien segurtasunarekin eta garraio jasangarriarekin lotutako gaietan aholkuak emango dizkiegu.

Sortutako soberakinak jaso eta banatu ditzaketen erakundeen sarea zabalduko dugu, eta erakunde horiek jarduera behar bezala gauzatzeko beharrezkoa den guztia betetzen dutela ziurtatuko dugu.

Atxikitako enpresa berriekin prebentzio-planak egingo dira, aldez aurretik egindako diagnostikoan eta kuantifikazioan oinarrituta.

Elika Fundazioak Euskadiko beste udalerri eta eskualde batzuetara hedatu nahi du lankidetza eta elikagaien soberakinen kudeaketa-eredu hori.

Ohikoa den bezala, hurrengo hilabeteetan zenbait sentsibilizazio-ekintza egingo dira, euskal elikakateko eragileek eta herritarrek elikagaien xahuketaren aurkako borrokan inplikazio handiagoa izan dezaten.

Bilbao circular plataformako enpresak

Bilbao Dendak elkarteko saltegi partaideak – pilotua, 2023

Yandiola jatetxea

Iruña cateringa

Café Iruña

Bizkarra

Thate lantegia

La Moderna urdaitegia

Gaminiz jatetxea

La Karmela

Uvesco taldea (BM supermerkatuak)

All Natural

 

Bigarren fasean atxikitako enpresak:

Gran Bilbao

Indusi (Indautxu Jatetxea SL)

La Viña

Ercilla hotela

Goizeko Izarra jatetxea

Zarate jatetxea

Zarate taberna

Tayko hotela

Ola Martin Berasategi jatetxea

Los Fueros jatetxea

Chilango

La Palma jatetxea

Colombo

Margarito

Gernika gozo-denda

Gregoria Martin janari-denda

Conde Duque hotela

Erriberako merkatua

 

Enpresa laguntzailea:

Oreka Circular Economy

You don't have permission to register