Txikizkako saltokietara eta etxeetara iristen diren elikagaien % 17 alferrik galtzen dira

2030. urterako xahutzen diren elikagaien kopurua erdira murrizteko mundu-mailako ahaleginen harira, NBEk ikerketa bat gauzatu du; bertan adierazten denez, 2019an, etxeetara, txikizkako saltokietara eta beste elikadura-zerbitzu batzuetara bideratuta zeuden 931 tonak zakarretan bukatu zuten. Horrek esan nahi du elikakate horretan eskuragarri zeuden elikagaien % 17 alferrik galdu zirela.

Elikagaiak eta jan ezin diren atalak

Ingurumenerako Nazio Batuen Programak (PNUMA) eta WRAP erakundeak argitaratu duten 2021eko elikagai-xahutzearen adierazleari buruzko txostenak aztertu egiten du saltokietan, jatetxeetan eta etxeetan zer-nolako elikagaiak alferrik galtzen diren; horrek barne hartzen ditu ez soilik elikagaiak, baizik eta baita jan ezin daitezkeen atalak ere, hala nola hezurrak eta azalak.

 

Txosten hori xahutzen diren elikagaiei buruz orain arte egindako datu-bilketa, azterketa eta datu-eredu osatuena da. Gainera, metodologia bat ere aurkezten du, herrialde bakoitzak bere neurketak egin ahal izan ditzan. 152 puntu identifikatu ziren xahututako elikagaiak neurtzeko, 54 herrialdetan.

Herrialde guztietan xahutzen dira elikagaiaken

Txosten horretan jasotzen denez, neurketak egin diren ia herrialde guztietan xahutu zen kontuan hartzeko beste elikagai, herrialde horretako diru-sarreren maila edozein izanik ere. Ikus daitekeenez, elikagai gehien etxeetan xahutzen da; izan ere, hornidura-kateko kontsumo-etapan eskuragarri dauden elikagai guztien % 11 baztertzen dute. Elikadura-zerbitzuek eta txikizkako establezimenduek % 5 eta % 2 xahutzen dute, hurrenez hurren.

 

Mundu-mailan, per capita, urtean 121 kilo elikagai xahutzen dituzte kontsumitzaileek; horietatik 74 kilo etxean xahutzen dira. Horrez gain, txostenak eskualde- eta estatu-mailako per capita zenbatespenak ere badakartza.

You don't have permission to register