ELIKA FUNDAZIOAk eta BILBAO DENDAKek elikagaien xahuketaren aurkako etorkizuneko merkataritza eta ostalaritza plataforma aurkeztu dute

-Ekintza hori Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskal Estrategiaren parte da, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Basque Green Deal- Euskadiko Itun Berdean sartzen da.

-Bilboko merkataritza eta ostalaritzako 9 enpresak amaitu dute duela urtebete hasitako proiektu pilotua; eta oinarriak jarri dizkiote Plataformari, Bilbao Circular izenekoari (plataforma horrek esperientzia Bilboko beste establezimendu batzuetara zabaltzea du xede).

-Establezimenduen % 90ek baino gehiagok ez dute soberakina neurtzeko prozesurik, eta ez dakite xahuketak zer eragin ekonomiko duen beren negozioetan.

-Eusko Jaurlaritzak urteko kanpaina ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreko xahuketaren aurka egingo du, euskal elikakatean gertatzen den xahuketaren % 12 eta % 26 baitira.

 

Proiektu pilotua

2023 urte honetan, bederatzi enpresek beren soberakinak prebenitzen, murrizten eta errebalorizatzen laguntzen duten zerbitzuak pilotatu eta tresnak sortu dituzte, beren lehiakortasuna, jasangarritasuna eta legezkotasuna betetzea hobetzeko.

 

Helburuak:

-Soberakinen analisi kuantitatibo eta kualitatibo baten bidez problematika ulertzea.

-Irtenbideak eskaintzea, enpresa bakoitzari egokitutako konponbideak diseinatuta eta ezarrita.

-Negozio bakoitza dagokion lege-esparruarekin elkartzea.

-Enpresa berrietara estrapolatzea edo eskalatzea ahalbidetuko duten tresnak garatzea eta baliabideak eta zerbitzuak sortzea.

-Enpresa bakoitzak Elikagaien Xahuketa Prebenitzeko bere Plana (PPDA) egin ahal izan du. Plan horrek bere barne-prozesuen kudeaketan lagunduko dio, eta honako hauek biltzen ditu:

  • Xahuketa aztertzea eta ezaugarritzea, enpresa bakoitzean soberakina neurtuta, haren tipologiaren eta negozioan duen ingurumen- eta ekonomia-inpaktuaren ikuspegi zehatza izateko.
  • Aztertutako prozesu bakoitzeko hobekuntza-ekintzak proposatu eta ezartzea.
  • Enpresako prozesuetako kausak eta puntu kritikoak aztertzea, baita xahuketaren inguruko politikak eta soberakina sortzeko puntu kritikoak ere.

 

Enpresa parte-hartzaileak:

9 enpresa, merkataritzako eta ostalaritzako azpisektoreak ordezkatzen dituztenak.

Merkataritza sektoreko 4 enpresa: Bizkarra okindegia gozotegia, La Moderna urdaitegia, All Natural fruta-denda eta BM Zubiarte.

Ostalaritzako 5 enpresa: Yandiola jatetxea, La Karmela, Ein Prosit, Gaminiz jatetxea eta Catering Iruña.

Zenbait datu eta ondorio, Rafael Gardeazabal Bilbao Dendak-eko presidentearen arabera:

-Establezimenduen % 90ek baino gehiagok ez dute soberakina neurtzeko prozesurik, eta ez dakite zer eragin ekonomiko duen beren negozioan.

-% 75ek baino gehiagok onartu dute ez dakitela zer irismen izango duen etorkizunean xahuketaren aurkako legeak, eta prestakuntza eta baliabideak eskatu dituzte.

-Negozioen % 80k baino gehiagok soberakina birziklatzea aukeratzen dute, alternatibei buruzko ezagutza/informazio faltagatik.

-Kalkulatzen da 20 m2-ko fruta-denda batean soberakinaren bolumena, batez beste, 500 kg eta 1.000 kg bitartekoa izan daitekeela urtean.

-Ostalaritzaren sektorean (eta, zehazki, barrako pintxoen kasuan), kalkulatzen da produktuaren % 5-15 artean xahutzen dela (tamainaren arabera, urtean 1.200 eta 4.000 euro bitartean).

-Batez beste, PPDA bat duen elikagai-establezimendu batek % 10 eta % 20 artean murrizten du soberakina lehen urtean.

 

Hurrengo urratsak:

BILBAO CIRCULAR Plataforma abian jartzea. Plataforma horren helburua da proiektu pilotu honetan ikasitakoa erabiltzea beste establezimendu batzuei beren negozioko soberakinen kudeaketa hobetzen eta xahuketa murrizten laguntzeko. Plataforma horretara atxikitzeak aholkularitza indibidualizatua ematen du negozioko soberakinak aztertu eta ezaugarritzeko, soberakina sortzeko kausak eta puntu kritikoak aztertzeko eta prozesu eta politika guztiak hobetzeko ekintzen proposamena egiteko. Horrek guztiak Elikagaien Xahuketa Prebenitzeko bere Plana (PPDA) osatuko du, eta lege berriak elikagai-establezimendu askori eskatuko die.

 

Eusko Jaurlaritzaren urteko kanpaina xahuketaren aurka

Arantza Madariagak, Elika Fundazioko zuzendariak, LA COMIDA NO SE TIRA/JANARIA EZ DA BOTATZEN elikagaien xahuketaren aurkako Eusko Jaurlaritzaren urteko kanpaina aurkeztu du. Aurten merkataritzan eta ostalaritzan zentratuko da; beren negozioetan soberakinak prebenitzen eta kudeatzen lagunduko dieten tresnak emango dizkiete, jasangarriagoak eta ekonomikoki errentagarriagoak izan daitezen. Era berean, herritarren laguntza eskatzen dugu, kontsumo arduratsuaren bidez, etxeetan zein merkataritzan eta ostalaritzan xahuketa murrizten lagun dezagun. Horrez gain, zenbait erreferentek (esaterako, Kanpezuko Arrea jatetxeko Edorta Lamo sukaldariak, Tolosako Ama jatetxeko Javi Rivero sukaldariak eta Portugaleteko Hotel Puente Colganteko Zuriñe Garcia sukaldariak) gomendioak emango dituzte prestakuntza-bideoen bidez (bideo horiek gure webguneetan eskuragarri egongo dira, jardunbide egokien gidekin batera). Merkatarien testigantzak eta merkataritzaren sektorerako jardunbide egokien gidak ere izango ditugu. Horiek guztiek helburu horretan laguntzera animatuko dituzte herritarrak, publizitate-euskarrien bidez (esaterako, markesinetan, mupietan edo autobusetan jarritakoak) eta sare sozialen bidez.

You don't have permission to register