logo
  • HASIERA
  • ESTRATEGIA
  • PLATAFORMA
  • DIAGNOSTIKOA
  • KANPAINAK
    • Janaria ez da botatzen (2022)
    • 12 Erronka (2020)
      • 1. Erronka: Planifikatu menuak
      • 2. Erronka: Errazio arrazoidunak
      • 3. Erronka: Bertako elikagaiak mahaian
      • 4. Erronka: Erosketa Arduratsua
      • 5. Erronka: Etiketa, zure aliatua
      • 6. Erronka: Zaporea barruan dago
      • 7. Erronka: Zentzuz gorde elikagaiak
      • 8. Erronka: Ez lotsatu, eraman nazazu etxera
      • 9. Erronka: Soberan ez dauden soberakinak
      • 10. Erronka: Berritu eta… On egin (berriz)!
      • 11. Erronka: Murriztu zure ontziaren pisua
      • 12. Erronka: Partekatu… eta parte hartu
    • Elikagaien xahuketaren aurkako astea (2019)
  • TRESNAK
    • Ekimenen Mapa
    • Aprobetxamendu-errezetak
    • Errazio-kalkulagailuak
    • Ikus-entzunezko tresnak
    • Argitalpenak
  • BERRIAK
  • AHOLKUAK
  • CAS
  • EUS
Mobile Logo
  • CAS
  • EUS
Menu
  • HASIERA
  • ESTRATEGIA
  • PLATAFORMA
  • DIAGNOSTIKOA
  • KANPAINAK
    • Janaria ez da botatzen (2022)
    • 12 Erronka (2020)
      • 1. Erronka: Planifikatu menuak
      • 2. Erronka: Errazio arrazoidunak
      • 3. Erronka: Bertako elikagaiak mahaian
      • 4. Erronka: Erosketa Arduratsua
      • 5. Erronka: Etiketa, zure aliatua
      • 6. Erronka: Zaporea barruan dago
      • 7. Erronka: Zentzuz gorde elikagaiak
      • 8. Erronka: Ez lotsatu, eraman nazazu etxera
      • 9. Erronka: Soberan ez dauden soberakinak
      • 10. Erronka: Berritu eta… On egin (berriz)!
      • 11. Erronka: Murriztu zure ontziaren pisua
      • 12. Erronka: Partekatu… eta parte hartu
    • Elikagaien xahuketaren aurkako astea (2019)
  • TRESNAK
    • Ekimenen Mapa
    • Aprobetxamendu-errezetak
    • Errazio-kalkulagailuak
    • Ikus-entzunezko tresnak
    • Argitalpenak
  • BERRIAK
  • AHOLKUAK

Slide 9. ERRONKA
SOBERAN EZ DAUDEN SOBERAKINAK

Slide Nola kontserbatu behar ditut sobera gelditu diren elikagaiak? Kozinatutako produktu bat desizoztu ondoren, berriz izoztu dezaket? Erronka honetan, zalantza horiek eta beste asko argitzen ahaleginduko gara:

Slide Duela gutxi egindako ikerketen arabera, etxeetan alferrik galtzen den janariaren % 16 kozinatutako elikagaien soberakinak dira. Kozinatu ondoren botatako produktuak dira; hau da, plater edo eltze batean sobera gelditutakoa edo denbora batez hozkailuan gordeta egon diren elikagaiak.

Zaborretan bukatzeko aukerarik handiena duten elikagaiak lekaledun platerak, zopak, kremak eta pureak dira, baita haragiarekin edo arrozarekin egindakoak ere.
Edonola ere, gogorarazi beharra dago la prebentzioa dela elikagaiak alferrik galtzea ekiditeko lehenengo urratsa. Horrek esan nahi du ahalegin bereziak egin behar ditugula elikagaiak sobera gelditzen ez direla lortzeko. Horretarako, garrantzitsua da menuak antolatzea, soilik beharko ditugun elikagaiak erostea, erosketak arduraz egitea, elikagai gordinak behar bezala gorde eta kontserbatzea eta beste zenbait neurri hartzea, aurreko erronketan ikusi ahal izan dugun moduan. Bestalde, janari gehiegi sobera gelditzen ez dela ziurtatzeko, garrantzitsua da kozinatuko ditugun elikagaien anoak zehaztasunez kalkulatzea, mahaikide kopuruaren eta motaren arabera. Horretan laguntzeko, erabili gure anoa-kalkulagailua (heldu eta haurrentzat); 2. erronkan eskaini genizun. 2. Erronka: Errazio arrazoidunak 12 Erronka: Helduko diezu?

Slide Sobera gelditu zaizkigun elikagaiak (berr)erabiltzea lagungarria da elikagaien xahuketari aurre egin eta dirua aurrezteko, baita klima-aldaketaren ondorioen aurka borrokatzeko ere. Gainera, ondo antolatuz gero, bizitza erraztuko digu, dendan eta sukaldean denbora aurreztuko baitugu. Soberakinak modu seguruan kontserbatzeko, honako jarraibide hauek bete behar dira: SOBERA GELDITU DIREN KOZINATUTAKO ELIKAGAIAK KONTSERBATZEKO 7 AHOLKU. "HOZKAILUA, ZURE LAGUNA" Kontuan hartu oinarrizko higiene arauak. Garbitu eskuak elikagai-soberakinak ukitu baino lehen eta erabili soilik garbi dauden sukaldeko tresnak. 1. 7. Erronka: Zentzuz gorde elikagaiak Komenigarria da sobera geratu diren elikagaiak ahalik eta azkarren gordetzea hozkailuan edo izozkailuan. Batzuetan, elikagaiak tarte batez utzi behar dira bere horretan, tenperatura apur bat jaisteko (gehienez ere ordubetez uztea gomendatzen dugu); hala ere, gogoan izan beharra dago ahalik eta azkarren sartu behar ditugula hozkailuan, hondatu ez daitezen. 2. Elikagaia azkarrago hozteko, soberakinak hondo txikiko ontzietan gorde daitezke. Kutsatzen ez direla ziurtatzeko, hermetikoki (estalkiarekin) ixtea komeni da. Janari asko gelditu bada sobera, banatu zati txikiagoetan. 3. Izan hozkailua eta izozkailua txukun; hau da, gorde elikagai gordinak eta kozinatuak bereiz, kutsatze gurutzaturik gerta ez dadin. Horrez gain, garrantzitsua da produktuen artean tartea uztea, airea igaro dadin eta hozte-prozesua hobea izan dadin. 7. erronkan azaldu genizun hori nola egin. 4. Soberakinen ontzietan etiketa bat jartzea komeni da, horien edukia, anoak (kantitatea) eta noiz gorde den adierazita. Bai hozkailuan bai izozkailuan gordetako elikagaiekin egin dezakezu hori. 5. Kontserba-latetako soberakinen kasuan, atera itzazu jatorrizko ontzitik eta gorde kristalezko edo plastikozko tuper batean. Ondoren, sartu ontzia hozkailuan. 6. Oro har, ez da gomendatzen soberakinak hozkailuan bi edo hiru egun baino gehiago egotea (ikusi ondoko taula). 7.

Slide Ondoko taulan, elikagai bakoitza hozkailuan zenbat denboraz eta nola kontserbatu azaltzen da, eta izoztu daitekeen ere adierazten da. ZENBAT DENBORAZ ETA NOLA KONTSERBATU BEHAR DIRA ELIKAGAIAK? Kozinatutako elikagai guztiek ez dute denbora bera irauten egoera onean

Slide Kozinatutako elikagaia Kontserbazio-denbora Hozkailuko txokoa Izozteko aukera Kozinatutako arraina 2 egun Goiko baldak Bai Arrain-zopa 1-2 egun Erdiko baldak Bai Kozinatutako haragia (gorria/zuria) 3-4 egun Goiko baldak Bai Arrautza egosiak 7 egun Goiko baldak Ez da gomendatzen Gisatuak 3-4 egun Goiko baldak Bai Kontserbak 3-4 egun Erdiko baldak Ez Entsaladak Egunean bertan Erdiko baldak Ez Etxean eginiko tartak 4 egun Erdiko baldak Bai
(Kremekin eta esnegainarekin ez da gomendagarria)
Itsaskiak 2-3 egun Goiko baldak Bai Barazki egosiak 4-5 egun Beheko balda Bai Pureak, kremak 3 egun Erdiko baldak Bai Lekaleak 5-6 egun Erdiko baldak Bai Arroza 4-5 egun Goiko baldak Ez Ogia Hozkailutik kanpo - Bai Pasta 2-3 egun Goiko baldak Bai Pizza 1-2 egun Goiko baldak Bai

Slide Izoztea elikagaiak kontserbatzeko metodo bat da, zeinaren bidez mikroorganismoen hazkuntza geldiarazten den; hala ere, desizoztean, mikroorganismoak berriro hazten dira.

Gainera, kontuan hartu behar da elikagaiek beren ezaugarri organoleptikoak (zaporea, testura, etab.) galtzen dituztela berriro izoztean.

Printzipioz, ez genuke aurretik izoztutako elikagai gordin bat berriro izoztu behar, berriro izoztu aurretik kozinatze-prozesu batetik igaro denean izan ezik. Era berean, ez genuke desizoztu dugun kozinatutako elikagai bat berriro izoztu behar.

Bestetik, kontu batzuk izan behar dira kontuan elikagai bat desizoztera goazenean:
EZ IZOZTU BERRIRO Desizozteko, produktua hozkailuan gorde behar da gutxi gorabehera 24 orduz. Behin desizoztuta, elikagaiak berehala kozinatu behar dira.

Slide Soberakinak berotzean, horiek gutxienez, 60º-tara iritsi behar dira Zopa, krema, saltsa, gisatu, eta abarren kasuan, berotzen doan heinean nahasten joatea komeni da, beroa homogeneoki banatzeko. Irakiten hasten den momentua erreferentzia gisa erabil daiteke. NOLA BEROTU DITZAKET SOBERAKINAK? Mikrouhin-labea erabiltzen badugu, elikagaia estali egin behar da, hezetasunari eusteko eta beroa uniformeki banatzeko.

Bestetik, adierazi behar da elikagaiaren kalitatea murriztu egiten dela berriro berotzen dugun bakoitzean. Hortaz, kontsumituko dugun kantitatea bakarrik berotzea da onena.

Slide PDF formatuan
fitxa deskargatu

Slide ZEURE ESPERIENTZIAK GEHITU www.zerodespilfarro.eus webgunean, tresnak, tailerrak eta abar argitaratuko ditugu hilez hil, baita elikagaien xahuketari aurka egiteko helarazten diguzuen beste edozein ekimen ere. Nirearen webgunean (www.nirea.eus) fokua elikagaien eta gure sektore primarioaren balioan jarriko dugu: baserritarrei, sasoiko elikagaiei, tokiko azokei, landa-inguruneko esperientziei eta abarrei buruzko informazioa argitaratuko dugu. Har ezazu parte! #0despilfarrourtea Jarrai ezazu erronka gertutik #0despilfarrourtea traolarekin eta zuk hautatutako beste espezifikoren batekin; eta erabil itzazu zuk ere sare sozialetan zure ekimenak ikusarazteko.

Kontaktua · Cookiak · Lege-oharra

--

--

--

Weborri hontako dokumentu eta materiale guztiak ELIKA Fundazioarenak dira, eta hauen erreprodukzioa ondorengo lizentziaren pean dago araututa: CC BY-NC-SA 4.0

  • Login
  • Izen-ematea
Pasahitza ahaztuta?
You don't have permission to register
LOGIN
Cookie Baimenak Kudeatu
EUS / CAS
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Funtzionalak
Nahitaezkoak
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak esplizituki eskatutako zerbitzu espezifiko bat erabili ahal izateko, edo komunikazio bat komunikazio elektronikoen sare baten bidez transmititzeko helburu bakarrarekin.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estatistikoak
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa, estatistika-helburu anonimoetarako soilik erabiltzen dena. Errekerimendurik gabe, interneteko zerbitzuen hornitzaileak borondatez betetzea, edo hirugarren baten erregistro gehigarriak, helburu horretarako bakarrik biltegiratutako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili hura identifikatzeko. The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoak dira erabiltzaile-profilak sortzeko, publizitatea bidaltzeko edo erabiltzailea webgune batean edo antzeko marketin-helburuekin hainbat webgunetan arakatzeko.
Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
Kudeatu
{title} {title} {title}