logo
  • HASIERA
  • ESTRATEGIA
  • PLATAFORMA
  • DIAGNOSTIKOA
  • KANPAINAK
    • Janaria ez da botatzen (2022)
    • 12 Erronka (2020)
      • 1. Erronka: Planifikatu menuak
      • 2. Erronka: Errazio arrazoidunak
      • 3. Erronka: Bertako elikagaiak mahaian
      • 4. Erronka: Erosketa Arduratsua
      • 5. Erronka: Etiketa, zure aliatua
      • 6. Erronka: Zaporea barruan dago
      • 7. Erronka: Zentzuz gorde elikagaiak
      • 8. Erronka: Ez lotsatu, eraman nazazu etxera
      • 9. Erronka: Soberan ez dauden soberakinak
      • 10. Erronka: Berritu eta… On egin (berriz)!
      • 11. Erronka: Murriztu zure ontziaren pisua
      • 12. Erronka: Partekatu… eta parte hartu
    • Elikagaien xahuketaren aurkako astea (2019)
  • TRESNAK
    • Ekimenen Mapa
    • Aprobetxamendu-errezetak
    • Errazio-kalkulagailuak
    • Ikus-entzunezko tresnak
    • Argitalpenak
  • BERRIAK
  • AHOLKUAK
  • CAS
  • EUS
Mobile Logo
  • CAS
  • EUS
Menu
  • HASIERA
  • ESTRATEGIA
  • PLATAFORMA
  • DIAGNOSTIKOA
  • KANPAINAK
    • Janaria ez da botatzen (2022)
    • 12 Erronka (2020)
      • 1. Erronka: Planifikatu menuak
      • 2. Erronka: Errazio arrazoidunak
      • 3. Erronka: Bertako elikagaiak mahaian
      • 4. Erronka: Erosketa Arduratsua
      • 5. Erronka: Etiketa, zure aliatua
      • 6. Erronka: Zaporea barruan dago
      • 7. Erronka: Zentzuz gorde elikagaiak
      • 8. Erronka: Ez lotsatu, eraman nazazu etxera
      • 9. Erronka: Soberan ez dauden soberakinak
      • 10. Erronka: Berritu eta… On egin (berriz)!
      • 11. Erronka: Murriztu zure ontziaren pisua
      • 12. Erronka: Partekatu… eta parte hartu
    • Elikagaien xahuketaren aurkako astea (2019)
  • TRESNAK
    • Ekimenen Mapa
    • Aprobetxamendu-errezetak
    • Errazio-kalkulagailuak
    • Ikus-entzunezko tresnak
    • Argitalpenak
  • BERRIAK
  • AHOLKUAK

Slide 7. ERRONKA
ZENTZUZ GORDE ELIKAGAIAK
Reto 7 web almacena con cabezA

Slide Bazenekien etxeetan alferrik galtzen diren elikagaien % 84tik gora prestatu gabeko elikagaiak direla?. Hau da, erosi bai, baina zaborrontzira botatzen ditugunak, erabili ere egin gabe. Hauek galtzen dira alferrik gehien: frutak, ortuariak eta barazkiak (% 46) eta esnekiak (% 13). Elikagaien bizitza erabilgarria luzatzeko eta, hartara, elikagaiak alferrik ez galtzeko, hainbat jarraibide bete behar dira, ordena, garbiketa eta kontserbazio-baldintzak (tenperatura, argia...) oinarri hartuta.

Erronka honetan, hori nola egin azalduko dizugu:

Slide Erosketa egin ondoren eta etxera iritsi bezain pronto, elikagaiak zuzenean biltegiratu behar ditugu. Lehenengo erronketan erosketak nola planifikatu eta egin azaldu genizuen, elikagaiak alferrik ez galtzeko. Fruta eta barazki freskoen kasuan, gogoratu beti kantitate txikiagoak erostea eta erosketak sarriago egitea. LEHEN URRATSAK
ikusi 1. ERRONKAko menuaK planifikatzea Despentsak edo arasak, hozkailuak eta izozkailuak ondo garbituta egon behar dute elikagaiak horietan biltegiratu aurretik. Jarri arreta "produktu bakoitzaren kontserbazio-baldintzetan", horiek biltegiratu aurretik. ikusi 5. ERRONKAKO etiketak eta kontserbazio-baldintzak

Slide Despentsak ahal bezain leku lehorrena eta freskoena izan behar du, argi- eta bero-iturrietatik urrun, eta nahikoa zabala edo erosoa (adibidez, erretilu erauzgarriekin), produktuak bistara eduki ahal izateko. Eta, ahal bada, itxita egongo da, elikagaiak hobeto babesteko. DESPENTSA
Ezinbestekoa da produktu bakoitzaren kontsumo lehenetsiaren data irakurtzea eta iraupen luzeena duten produktuak atzean jartzea. FIFO (first in – first out) metodoa erabiltzea gomendatzen da, hots, sartuko dugun lehena aterako dugu lehenik (produktu berdinetan). Gehien kontsumitzen diren produktuak gainerakoak baino ikusgarriago eta eskuragarriago egotea komeni da. ikusi etiketatzea eta datak 5. ERRONKAN Despentsetan, giro-tenperaturan kontserba daitezkeen produktuak gordeko dira soilik. Despentsa antolatzeko, aukera nahiko erosoa da elikagaiak taldeka biltegiratzea: lekaleak, irinak eta eratorriak, arrain-kontserbak, barazki-kontserbak...

Slide GUTXI GORABEHERAKO IRAUPENA HOZKAILUAN Hozkailuaren kasuan ere, FIFO metodoa erabili behar da.
HOZKAILUA
Elikagaiek gehiago irauteko modurik errazena hozkailuan gordetzea da (hoztea). Hotzak elikagaiak kontserbatzen laguntzen du, elikagaien ezaugarriak aldatu gabe; izan ere, mikroorganismo gehienak ez dira ugaltzen. • Arrain freskoa (garbia) eta okela txikitua: 2 egun.
• Okela eta arrain egosiak: 2-3 egun.
• Irekitako esnea, etxeko postreak, egositako barazkiak: 3-4 egun.
• Ondo kontserbatutako okela gordina: 3 egun.
• Barazki gordina eta irekitako kontserbak (beste ontzi batera aldatu): 4-5 egun.
• Arrautzak: 2-3 aste.
• Esnekiak eta iraungitze-data duten beste produktu batzuk: ontzian adierazitakoa.
Bestalde, tenperatura baxuek eta hezetasunak zenbait elikagairen kalitate organoleptikoa (zaporea, testura eta usaina) kaltetzen dute, eta, horrez gain, hondatu egin ditzakete (onddoak sortu); hortaz, ez dira hozkailuan gorde behar: patatak, tipulak, fruta tropikalak, kafea, tomateak, platanoak, baratxuriak, txokolatea. Hozkailuan elikagaiak jartzeko, fabrikatzaileek hainbat eremu zehatz bereizten dituzte. Gaur egun, hozkailu gehienek tiraderak dituzte horietan zer sartu adierazten duten ikonoekin; normalean, frutak eta barazkiak, okela eta arrainak izan ohi dira, eta hozkailuaren behealdean egon ohi dira. Ez dira okelak eta arrainak edo frutak eta barazkiak elkartu behar, kontaminazio gurutzaturik gerta ez dadin. Ongi bilduta gorde behar dira, edo, bestela, ontzi egokiak erabili, jariorik ez gertatzeko. Behealdean: Okela freskoak, frutak eta barazkiak, arrain freskoak eta desizozten ari diren produktuak. Elkarrengandik ondo bereizita gordeko dira beti, eta elikagaiak biltegiratzeko egokiak diren ontzietan gordeta.

Erdialdean: esnekiak (gaztak, jogurtak, irabiatuak...), hestebeteak eta arrautzak.

Goialdean: aurretik prestatutako produktuak eta "behin irekita, gorde hozkailuan" dioten produktuak.

Atean: edariak, marmeladak, gurinak, saltsak.

Slide PRODUKTUEN GUTXI GORABEHERAKO IRAUPENA Izoztea abantaila askoko kontserbazio-metodoa da. Batetik, elikagaien segurtasun-mailari dagokionez, bakteriak haztea eragozten du denbora luzez, eta, bestetik, oso erosoa da, erosketak egitera gutxiagotan joateko eta arratsalde batean aste osoan jatekoak prestatzeko aukera ematen baitu. - 6ºC IZOZKAILUA
Izozteko tenperatura hoberena -18ºC da; hortaz, izozkailuak 3 izar izan beharko lituzke gutxienez.

Gogorarazi behar da izozteak patogenoak haztea eragozten duela, betiere hotz-katea hausten ez bada; hortaz, elikagaiak ahal bezain denbora gutxien eduki behar dira izozkailutik kanpo. Erosketak egitetik etorri bezain laster gorde behar dira produktu izoztuak.
Ezinbestekoa da izozte-data idaztea, elikagaia noiz kontsumitu behar dugun jakin ahal izateko. Produktuek iraupen hau dute, gutxi gorabehera, izozkailuan: OKELAK Despentsarekin eta hozkailuarekin gertatzen den moduan, izozkailuan sartzen den lehena atera behar da lehenik. Produktu erosi berriak dagoeneko bazeudenen atzean jarri behar dira. Elikagaiak ordenarik eta irizpiderik gabe sartzea ez da ideia ona.

Elikagaiak biltegiratzeko egokiak diren ontziak erabili behar dira, hausturarik ez dutenak eta erabat itxi daitezkeenak. Era berean, izozteko poltsa bereziak ere erabili daitezke. Produktuak hozkailuan sartzean egiten dugun moduan, elikagaiak nahastea saihestuko dugu, kontaminazio gurutzaturik ez izateko.
- 12ºC - 18ºC - 24ºC • Behi-aziendaren okela: 12 hilabete arte.
• Barazkiak: 12 hilabete arte.
• Oilaskoak, ehizakiak: 10 hilabete arte.
• Arkumea: 8 hilabete arte.
• Txerria: 6 hilabete arte.
• Okela txikitua: 2 hilabete arte.
• Tartak, laberatutako pastelak: 6 hilabete arte.
• Arrain gihartsuak: 6 hilabete arte.
• Ogia eta opilak: 3 hilabete arte.
• Arrain koipetsuak: 3 hilabete edo gehiago arte (arrainaren arabera)
• Itsaskiak: 3 hilabete arte.
aurretiaz garbitzea komeni da, eta hezurrak kentzea, halakorik edukiz gero. Elikagaiak ez xahutzeko, elikagaiak kontsumituko diren anoen arabera prestatzea komeni da. Elikagai bat desizoztu ondoren, kontsumitzea da egokiena, edo freskoa bada, prestatzea, berriro ere izoztu egin nahi badugu.

Elikagai guztiak ez dira berdin izozten; izan ere, elikagai guztiek ez dituzte ezaugarri berberak. Erreferentzia gisa:
BARAZKIAK ez dira egokienak izozteko, baina izoztuz gero, aurretik egostea edo galdarraztatzea komeni da, eta ondo xukatzea; izan ere, hezetasunak elikagaia hondatu dezake. ARRAINAK kasu honetan, aluminio-papera erabil daiteke, ontzi baten ordez. Hori bai, burua eta tripak kentzea komeni da, zati bakoitza garbi uztea eta ondoren lehortzea. Izozkailu batek lortzen duen hozte-maila izarretan neurtzen da: zenbat eta izar gehiago, orduan eta hotzagoa izango da izozkailuak lor dezakeen tenperatura: (ez luke balioko elikagaiak izozteko)

Slide PDF formatuan
fitxa deskargatu

Slide ZEURE ESPERIENTZIAK GEHITU www.zerodespilfarro.eus webgunean, tresnak, tailerrak eta abar argitaratuko ditugu hilez hil, baita elikagaien xahuketari aurka egiteko helarazten diguzuen beste edozein ekimen ere. Nirearen webgunean (www.nirea.eus) fokua elikagaien eta gure sektore primarioaren balioan jarriko dugu: baserritarrei, sasoiko elikagaiei, tokiko azokei, landa-inguruneko esperientziei eta abarrei buruzko informazioa argitaratuko dugu. Har ezazu parte! #0despilfarrourtea Jarrai ezazu erronka gertutik #0despilfarrourtea traolarekin eta zuk hautatutako beste espezifikoren batekin; eta erabil itzazu zuk ere sare sozialetan zure ekimenak ikusarazteko.

Kontaktua · Cookiak · Lege-oharra

--

--

--

Weborri hontako dokumentu eta materiale guztiak ELIKA Fundazioarenak dira, eta hauen erreprodukzioa ondorengo lizentziaren pean dago araututa: CC BY-NC-SA 4.0

  • Login
  • Izen-ematea
Pasahitza ahaztuta?
You don't have permission to register
LOGIN
Cookie Baimenak Kudeatu
EUS / CAS
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Funtzionalak
Nahitaezkoak
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak esplizituki eskatutako zerbitzu espezifiko bat erabili ahal izateko, edo komunikazio bat komunikazio elektronikoen sare baten bidez transmititzeko helburu bakarrarekin.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estatistikoak
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa, estatistika-helburu anonimoetarako soilik erabiltzen dena. Errekerimendurik gabe, interneteko zerbitzuen hornitzaileak borondatez betetzea, edo hirugarren baten erregistro gehigarriak, helburu horretarako bakarrik biltegiratutako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili hura identifikatzeko. The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoak dira erabiltzaile-profilak sortzeko, publizitatea bidaltzeko edo erabiltzailea webgune batean edo antzeko marketin-helburuekin hainbat webgunetan arakatzeko.
Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
Kudeatu
{title} {title} {title}