SEGURUA
IGAROTAKOAN
ETA KONTSUMITU DAITEKE
DATA IGAROTAKOAN
3 hilabetetik gorakoa, baina 18 hilabete gainditzen ez dituena: HILABETEA eta URTEA.
18 hilabetetik gorakoa: URTEA
Aipatutako premisak betetzen badira, elikagaiak, orientazio gisa, aldi hauetan zehar jarraitzen du baldintza onetan, kontsumo lehenetsiaren data igaro ondoren*:
done Esne kondentsatua, esne lurrundua, esne-hautsa (haurrentzat ez dena).
done Latako eta kristalezko potoetako kontserbak.
done Kafea, tea, espeziak.
done Haragi- eta arrain-kontserbak.
done Jarabea, irasagarra, eztia.
done Ur minerala.
done Txokolate-tabletak.
done UHT edariak: esnea, fruta-zukuak, soja-edariak…
done Gazta lehorra.
done Txokolate betea, bonboiak, turroiak.
done Urdaiazpiko ondua eta hestebete onduak (xerratu gabeak).
done Olioa, margarina, gurina.
done Izoztuak.
done Saltsa ontziratuak.
done Txip erako patatak, barazkiekin egindako txip-ak.
done Urdaiazpiko ondua eta hestebete onduak (xerratuak).
done Moldeko ogia.
Elikagaiek KONTSERBAZIO edo BILTEGIRATZE BALDINTZA BEREZIAK behar dituztenean, baldintza horiek etiketan azalduko dira eta garrantzitsua da hitzez hitz jarraitzea produktua bizi erabilgarriaren amaierara baldintza ezin hobeetan iristea nahi badugu.
Elikagaiaren KOPURU GARBIA produktu likidoetan bolumen-unitateetan (litroak, dezilitroak, mililitroak) adieraziko da; azalpen hori, ordea, gainerako produktuetarako pisu-unitateetan (kilogramoak edo gramoak) egingo da.
Erosten ari garen kopuruari erreparatuko diogu, gure beharretara ongien egokitzen den ontzia aukeratzearekin batera. Askotan aproposagoa da produktua solte erostea, nahiz eta beti aukera hori hautatzea ezinezkoa den.
Hemen, errazioak elikagaien eta mahaikideen baitan kalkulatzeko kalkulagailua eskura duzuela gogorarazten dizuegu:
Elikagaiaren izendapenak zehatz-mehatz erosten ari garen elikagaiaren mota jakinarazten digu. Izendapena bere IZENDAPEN JURIDIKOA da, hau da, europar legediak zehaztutako izendapena.
Hala eta guztiz ere, ez da betiere izendapen juridikoa azaltzen, beraz, hori izan ezean, etiketan ELIKAGAIA DESKRIBATZEKO IZENDAPENA adieraziko da. Ikusteko, askotan produktua biratu eta ontziaren atzeko aldera jo behar da.
fitxa deskargatu