egin behar duten distantzia laburtzen denez, erregaien kutsadura eta kontsumoa txikiagoak dira;
halaber, biltegiratzeko erabiltzen den energia ere murriztu egiten da;
Hirugarren erronka honetan zure MAHAIRA BERTAKO ELIKAGAIAK GEHITZEN eta egiazki duten balioa ematen laguntzen dizugu. Izan ere, Euskadin zer elikagai eta urteko zein sasoitan ekoizten diren jakitea, elikagai horiek nola ekoizten diren eta gure eskura jartzeko soro eta itsasoetan lan egiten duten pertsonak nor diren jakitea horien lana eta horrekin sortzen dutena aitortzeko modu bat da, ELIKAGAIEI GARRANTZIA EMATEKO eta ALFERRIK HAINBESTE EZ XAHUTZEKO MODU BAT.
Gainera, hurbileko elikagaiak kontsumitzeak hornitzeko epe laburragoak izatea ahalbidetzen du, produktua agortzen doanean. Horri esker, ez da hain beharrezkoak biltegian kantitate handiak edukitzea, eta, orduan, murriztu egiten da azkenean elikagaiak hondatzeko aukera.
tokiko barietateak eta arraza autoktonoak eta gure laboreei lotutako baso biodibertsitatea eta kudeaketa babesten dira;
freskoagoak dira eta nutrienteetan aberatsagoak, jasotzen direnetik kontsumitzen diren arteko denbora murrizten delako, eta, beraz, une ezin hobean kontsumitzen direlako.
Baina, gainera, gure elikagaiekin harremana izateko modua gure nortasunaren parte da. Euskal gastronomia ospetsua ez da ulertzen gure lurrarekin, Euskadin lehen sektorean diharduten pertsonekin duen lotura gabe: baserritarrak, arrantzaleak, neskatilak, saregileak…
Euskadin egiten diren feria eta azoken eta landa eta itsas inguruneari lotutako beste jarduera batzuen gaineko informazio eguneratua edukitzeko, kontsultatu Nirea agenda:
Euskadiko Elikagai Ekologikoak ziurtatzen dituen erakundea EKOLURRA da. (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua)
PDF formatuan Euskadiko Elikagai Ekologikoak
Honako esteka honetan Euskadiko elikagaiak etxetik erosteko aukera ematen duten ekoizle, empresa eta taldeen ekimen ezberdinak aurkituko dituzu.