Ez bota janaririk Gabonetan Jan baino lehen janaria botatzea absurdoa da,
hondarrak plateran uztea, baita ere.

Azken urteetan bezala, beste kanpaina batekin gatoz, euskal gizartea elikagaiak alferrik galtzearen inguruan kontzientziatzeko. Mezuak eta aholkuak oraingoan etxeetan elikagaiak alferrik galtzeko arrazoi nagusian oinarrituko da: plateretan utzitako soberakinak. Mezu hauek Gabonetako denboraldian zabalduko dira sare sozialen eta irrati-iragarkien bidez. Gainera, erreferentziazko zenbait preskriptorek beren sareen bidez zabalduko dute kanpaina.

Sare sozialetan jarraitzera eta argitaratuko den edukia partekatzera animatzen zaituztegu, kanpainari ikusgarritasun handiagoa emateko.

Orrialde honetan bideoak eta iragarkiak ikus daitezke, eta, gainera, Gabonetan elikagaiak alferrik galtzearen aurkako gida txiki bat dago eskuragarri, 8 aholku erabilgarrirekin.

Euskadiko Plataformatik, jai zoriontsuak eta urte berria opa dizkizuegu, beti ere elikagaiak xahutu gabe.

Zer egin dezaket nik Gabonetan elikagaiak alferrik ez galtzeko?

Sare sozialetan gaztelaniaz zabaldutako bideoak

Sare sozialetan euskaraz zabaldutako bideoak

Irrati-iragarkiak

Kontaktua Lege oharra eta cookieak Weborri hontako dokumentu eta materiale guztiak ELIKA Fundazioarenak dira, eta hauen erreprodukzioa ondorengo lizentziaren pean dago araututa: CC BY-NC-SA 4.0 ·
You don't have permission to register