Euskadin elikagaien soberakinak dohaintzan emateko orientazio-gida

Elika Fundazioak koordinatzen duen Elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko estrategiaren barruan, Elikagaien dohaintzarako lantaldeak (aurrerantzean LT), zeina , Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Euskadiko hiru hiriburuetako osasun‑zerbitzuek eta elikadura-sektoreko enpresek (Ausolan, Oreka eta Amatemann SL) hartu dute parte, “Euskadin elikagaien soberakinak dohaintzan emateko orientazio-gida” landu du.

Alor horretan, Euskadin hainbat kasuistika identifikatu dira elikagaien soberakinen dohaintzan, eta LTak aztertu eta baloratu ditu.

Aztertutako errealitateak, Europako instantziek emandako gidalerro eta orientazioak eta indarreko elikadura-segurtasunari buruzko araudia kontuan hartuta, LTak gida hau planteatu du orientaziorako tresna gisa, ekidin ezin izan diren eta kontsumitu daitezkeen elikagaien soberakinak onuradunengana iristeko, nagusiki gizarte-erakundeen bitartez.

Ondorioak

– Gida honetan aipatutako elikagaien soberakinak amaitutako elikadura-produktuak (haragi freskoa, fruta, barazkiak eta prestatutako janaria), partzialki formulatutako produktuak edo elikagaien osagaiak izan daitezke. Arrazoi batengatik edo gehiagorengatik kontsumitu ez diren eta kontsumorako egokiak diren elikagaiak dira.

– Gainera, elikakatearen edozein fasetan ekoitzi daitezken produktu horiek soilik gizakien kontsumorako banatu ahal dira, horretarako egokiak badira eta elikadura-segurtasunaren baldintza guztiak betetzen badituzte.

– Une honetan lurraldean dauden soberakinen dohaintzaren kasuistikak kontuan hartuta, eskuliburu honek dohaintza elikadura-segurtasuna bermatuz egiteko beharrezko eskakizun higieniko-sanitario guztiak jasotzen ditu.

– Halaber, gida honek elikakateko eragileei lagunduko die elikagaien soberakinen dohaintzak egiten, euren soberakinak modu altruistan eman nahi badituzte (lehen mailako ekoizpenetik  hasi eta txikizkako saltokietara edo ostalaritza-sektoreko enpresetara).

Gida:

ELIGAGAIEN SOBERAKINEN DONAZIOA GIDA_PDF

Folletua:

Folleto_Dohanitza_Gida_web

Gidaren aurkezpen-laburpena

Ondoren, aurkezpen bat ikusi dezakezue laburpen gisa:

You don't have permission to register